80. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIEREGI

2012ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Oieregiko Kontzejuko Batzarrak, 2012ko martxoaren 30ean egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 2012ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Oieregin, 2012ko apirilaren 4an.-Alkatea, José Nosellas Zabalegui.

Iragarkiaren kodea: L1205424