1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
EBAZPENA, 2012ko otsailaren 22koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Arte Grafikoen eta Industria Osagarrien sektorearen hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
Nafarroako Arte Grafikoen eta Industria Osagarrien sektorearen hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kode zk.: 31000405011981), 2012. urteari dagokiona, aztertu da. Erregistro honetan 2012ko urtarrilaren 25ean sartu zen eta sektoreko enpresa eta sindikatu ordezkariek 2012ko urtarrilaren 24an izenpetu zuten, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.
Iruñean, 2012ko otsailaren 22an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.
Akta
Iruñean, 2012ko urtarrilaren 24ko 10:30ean.
Fernando Llera Chocán jauna buru dela bildu da Nafarroako Arte Grafikoen eta Industria Osagarrien sektoreko Hitzarmen Kolektiboaren Interpretaziorako Batzorde Paritarioa, honako entitate eta ordezkari hauez osatuta:
UGT, CCOO eta LAB zentral sindikalak, Luis Hernández Inac jaunak, Javier Ibáñez Oraien jaunak eta Emilio García Legarda jaunak ordezkatuta, hurrenez hurren.
Asociación de Empresarios de Artes Gráficas de Navarra (AEGRAN), Mar González Paredes andreak eta Juan Ignacio Sánchez Ezcaray jaunak ordezkatuta.
Bi alderdiek, legezko ahalmena elkarri aitortuta,
ERABAKI DUTE:
Lehena.-Asociación de Empresarios de Artes Gráficas de Navarra (AEGRAN) elkartearen ordezkariek eta UGT, CCOO eta LAB zentral sindikalek akta honi erantsitako soldaten taulak onetsi eta sinatu dituzte; taula horiek 2012. urteari dagozkio eta 2012ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte egonen dira indarrean.
Bigarrena.-Soldaten taularen testuaren bi ale igortzea Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentura, behar den guztia egin dadin erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, indarrean den Langileen Estatutuaren 90. artikuluko 2. eta 3. ataletan agindutakoari jarraikiz.
Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, bilera bukatu da eta, adostasunaren adierazgarri, honako akta hau sinatu da goian aipatutako tokian eta egunean.
Burua, UGT, LAB, AEGRAN, CCOO.
ARTE GRAFIKOEN 2012KO SOLDATEN TAULA (EUROTAN)
LANSARI MAILA | OINARRIZKO SOLDATA | JARDUERA PLUSA | HILEKO SOLDATA | MOZKINEN PAGA | GUZTIRA URTEA |
17 | 686,00 | 719,56 | 1.405,56 | 1.499,26 | 21.177,08 |
16 | 710,83 | 736,40 | 1.447,23 | 1.543,71 | 21.804,97 |
15 | 737,14 | 751,63 | 1.488,77 | 1.588,02 | 22.430,84 |
14 | 751,10 | 757,99 | 1.509,08 | 1.609,69 | 22.736,86 |
13 | 774,12 | 768,59 | 1.542,70 | 1.645,55 | 23.243,39 |
12 | 801,46 | 785,11 | 1.586,57 | 1.692,34 | 23.904,33 |
11 | 840,78 | 812,05 | 1.652,83 | 1.763,02 | 24.902,65 |
10 | 880,17 | 839,01 | 1.719,17 | 1.833,78 | 25.902,21 |
9 | 919,63 | 865,84 | 1.785,46 | 1.904,49 | 26.900,99 |
8 | 970,89 | 896,21 | 1.867,10 | 1.991,58 | 28.131,00 |
7 | 1.004,34 | 921,47 | 1.925,81 | 2.054,20 | 29.015,56 |
6 | 1.037,79 | 946,72 | 1.984,51 | 2.116,81 | 29.899,97 |
5 | 1.116,41 | 1.000,76 | 2.117,17 | 2.258,31 | 31.898,62 |
4 | 1.195,10 | 1.054,35 | 2.249,45 | 2.399,41 | 33.891,68 |
3 | 1.273,83 | 1.108,67 | 2.382,50 | 2.541,34 | 35.896,38 |
2 | 1.313,26 | 1.135,81 | 2.449,07 | 2.612,34 | 36.899,35 |
1 | 1.626,69 | 1.439,81 | 3.066,50 | 3.270,93 | 46.201,86 |
Praktikaldiko kontratuak.
Hitzarmenaren 34.1 artikuluaren arabera, praktikaldietarako kontrataturiko langileek lanpostu berean edo baliokide batean diharduen langilearentzat hitzarmenak ezarritako soldataren %90 jasoko dute kontratuaren lehen sei hilabeteetan. Seigarren hilabetetik aurrera soldata horren %100 ordainduko zaie.
Kualifikaziorik gabeko langileen ordainsaria.
Hitzarmenaren 34.2 artikuluaren arabera, kualifikaziorik gabeko langileek 17. kategoriako soldataren %90a jasoko dute kontratuaren lehen urtean. Bigarren urtean 17. kategoriako %100a jasoko dute eta hirugarren urtean 16. soldata maila izanen dute.
Iragarkiaren kodea: F1203684