2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURUZABAL
Aurrekontuko 2/2012 aldaketa
Muruzabalgo Udalak, 2012ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran erabakita, onetsi zuen hasiera batean aurrekontuko 2/2012 aldaketa. Kreditu berezia da, Muruzabalgo udaletxean obra osagarriak egiteko gastuen kontu-sailari dagokiona.
Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Muruzabalen, 2012ko apirilaren 2an.-Alkatea, Francisco Javier Arraiza Azparren.
Iragarkiaren kodea: L1205249