80. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

2012ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Milagroko Udalak, 2012ko martxoaren 30eko osoko bilkuran, erabaki zuen Udalaren zerbitzuko langileen 2012ko lan egutegia onestea. Hartara, ondotik ematen diren egunak jaiegun izanen dira eta, beraz, haietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

otsailaren 3a. San Blas eguna, Milagroko zaindaria.

Martxoaren 19a: San Jose eguna.

Apirilaren 5a: Ostegun Santua.

Apirilaren 6a: Ostiral Santua.

Apirilaren 9a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

Irailaren 3, 4 eta 5a: herriko bestak.

Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.

Azaroaren 1a: Omiasaindu.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri.

Udal bulegoak itxirik egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2012ko lan egutegian.

2012an, epeak kontatzeko, baliogabeak izanen dira igande guztiak, eta gainera, urtarrilaren 6a; otsailaren 3a; martxoaren 19a; apirilaren 5a, 6a eta 9a; maiatzaren 1a; abuztuaren 15a; urriaren 12a; azaroaren 1a, eta abenduaren 3a, 6a, 8a eta 25a.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Milagron, 2012ko apirilaren 2an.-Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1205233