2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Aurrekontuko 1/2011 aldaketa. Hasierako onespena
Udalak, 2012ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuan aldaketak egiteko 1/2011 espedientea.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Milagron, 2012ko apirilaren 2an.-Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1205230