2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
2012ko aurrekontua. Hasierako onespena
Milagroko Udalak 2012ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen hasiera batean, 2012ko martxoaren 30ean egin osoko bilkura arruntean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Milagron, 2012ko apirilaren 2an.-Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1205209