80. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

2012ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mañeruko Udalak, 2012ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2012ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mañerun, 2012ko apirilaren 10ean.-Alkate udalburua, Nuria Irisarri Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1205651