2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEGARIA
Trukea. Hasierako onespena
Legariako Udalak, 2012ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1.-Besterengarri deklaratzea landa lurzati bat, 1. poligonoko 572. lurzatian dagoena, Akaraio alderdian, laborantzarako lurra baita, 1.500 metroko azalera duena.
2.-Hasiera batean onestea deskribatutako lurzatia, Legariako Udalaren ondare ondasun higiezina baita, 1. poligonoko 571. landa lurzatiko 1.500 metrorekin zuzenean trukatzeko espedientea. Azalera hori aldez aurretik banandu eginen da aipatutako 571. lurzatitik, laborantzarako lurra baita Akaraio alderdian eta guztira 8.629,91 metro baititu. Trukearen helburua da bi lurzatien azalera erregulatzea.
3.-Erabaki hau jendaurrean jarriko da Udaleko iragarki oholean, hilabeterako, aldez aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, epe horretan alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.
4.-Alegazio edo erreklamaziorik ez badago, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da.
Legarian, 2012ko apirilaren 12an.-Alkatea, José Javier Echeverría Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1205638