2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEGARIA
Legariako herrigunean nekazaritzako eta/edo abeltzaintzako etxabe edo biltegien garaiera eta zabalera arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena
Legariako Udalak, 2012ko martxoaren 30eko oso bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Legariako herrigunean nekazaritzako eta/edo abeltzaintzako etxabe edo biltegien garaiera eta zabalera arautzen dituen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesdunek epe horretan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Legarian, 2012ko apirilaren 2an.-Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1205246