2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GIRGILLAO
Girgillaoko eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena
Girgillaoko Udalak, 2012ko martxoaren 22an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Girgillaoko eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak arautzen dituen ordenantza.
Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, dagokion espedientea jendaurrean egonen da, Udal Idazkaritzan, 30 egun naturalean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesa dutenek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Girgillaon, 2012ko apirilaren 4an.-Alkatea, Alfonso Pérez de Ciriza Ortega.
Iragarkiaren kodea: L1205548