2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Udal ordenantza, Lizarrako Udalaren jabetzako enpresa-mintegiaren espazioen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena
Lizarrako Udalak, 2012ko apirilaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lizarrako Udalaren jabetzako enpresa-mintegiaren espazioen erabilera arautzen duen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lizarran, 2012ko apirilaren 13an.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.
Iragarkiaren kodea: L1205710