80. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

7. poligonoko 29. lurzatiaren (Bizkarreta-Gerendiain) xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondoren, Miguel Martin Legaz Iribarrenek sustatua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko egunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Alegazioak Erroibarko Udaletxeko Sarrera Erregistroan aurkeztuko dira (Frantziako errepidea z/g, Lintzoain, Nafarroa).

Erroibar, 2012ko apirilaren 16.-Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1206044