80. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

2012ko ekitaldiko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Elgorriagako Udalak, 2012ko otsailaren 10ean egin osoko bilkuran, plantilla organikoa onetsi zuen, bere zerbitzuko langileen zerrenda duena.

Hasierako onespena 2012ko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 5ean, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, hala beteko baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan agindua.

Plantilla organikoa

Lanpostua: idazkaria. Egoera: organikoki, Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren mendekoa da. Buru den udala: Doneztebeko Udala.

Lanpostua: kontu hartzaile-diruzaina. Egoera: organikoki, Iturengo, Zubietako, Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Administrazio Zerbitzuetarako Batasunaren mendekoa da. Buru den udala: burutza Iturengo Udaleko alkateak du.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Egoera administratiboa: hutsik. Sarbidea: 42. artikulua. Egoera: egin beharreko lanen arabera.

Izenen zerrenda

Duque Ibarrondo, Joaquín. Maila: A. Administrazio egoera: jardunean.

Oyarzábal Zubieta, M.ª Dolores. Maila: B. Administrazio egoera: jardunean.

Lan publikoaren eskaintza

Zerbitzu anitzetako bi enplegatu, aldi baterako lan kontratuarekin, lanaldi osoan. Langileak hartzeko hautapen probak NEZaren bidez eginen dira. Zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua.

Elgorriagan, 2012ko martxoaren 28an.-Alkatea, José Ignacio Olázar Apezteguía.

Iragarkiaren kodea: L1205251