80. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Borondatezko birzatiketaren proiektua eta urbanizazio proiektua. Behin betiko onespena

Ziraukiko Udalak 2012ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, behin betiko onetsi dira hirigintzako agiri hauek:

1. Ziraukiko Udal Plan Orokorreko U.E.-11 unitatea birzatitzeko proiektua, borondatezko birzatiketa sistemaren bidez tramitatua, Promociones y Desarrollos Mañeru, S.L.k eskaturik.

2. Aipatutako U.E.-11 unitaterako urbanizazio proiektua, Promociones y Desarrollos Mañeru, S.L.k eskatua.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan, 134.5 eta 167.3 artikuluei dagokienez, ezarritakoari jarraikiz. Orobat adierazten da aipatutako ebazpenaren aurka errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal dela, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, iragarki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Ziraukin, 2012ko apirilaren 12an.-Alkatea, Victoriano Goldaraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1205712