80. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Cadreitako Udalean datu pertsonalen fitxategien egokitzapena arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Cadreitako Udalak, 2012ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Cadreitako Udalean datu pertsonalen fitxategien egokitzapena arautzen duen ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cadreitan, 2012ko apirilaren 2an.-Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L1205174