2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABREDO
2011ko kontu orokorra
Cabredoko Udalak, 2012ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, eta Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, aldeko txostena eman zuen 2011ko ekitaldiko kontuen espedienteaz.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, kontuen espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Epea iragan eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betikoz onetsitzat hartuko dira.
Cabredon, 2012ko apirilaren 3an.-Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.
Iragarkiaren kodea: L1205449