80. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

1/2011 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2012ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 2an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 1/2011 aldaketa.

-Kreditu transferentzia: 4.490,00 euro "zenbait kaletan zoladura-lanak egitea (09-12 TAP)" gastuen kontu-sailetik "Udalbatzako kideen konpentsazioak" gastuen kontu-sailera.

Cabredon, 2012ko martxoaren 28an.-Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.

Iragarkiaren kodea: L1205446