2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
Aldaketa, Cabanillasko Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko datuen babesari buruzko ordenantza orokorrean. Hasierako onespena
Cabanillasko Udalak, 2012ko martxoaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Cabanillasko Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko datuen babesari buruzko ordenantza orokorrean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta entitatearen iragarki oholean paratu ondotik, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Cabanillasen, 2012ko apirilaren 4an.-Alkatea, Alberto Santos Alegría.
Iragarkiaren kodea: L1205616