2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
Aldaketa 2012ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Udalak, 2012ko martxoaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen plantilla organikoa, zinegotzi guztiak bat etorrita.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236 eta 271. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat, aipatu aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.
Epe horretan inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikoz onetsitzat joko da aldaketa hori, arestian aipatu arauetako artikuluetan ezarri bezala.
Cabanillasen, 2012ko apirilaren 4an.-Alkatea, Alberto Santos Alegría.
Iragarkiaren kodea: L1205615