80. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

2012. urteko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan ezarriari jarraikiz, aditzera ematen dira Udal honen 2012ko plantilla organikoa eta Udal honetako lanpostuen zerrenda. 2012ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran onetsi ziren, aurrekontuaren hasierako onespenarekin batera eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan ezarriari jarraikiz. Plantillaren hasierako onespenaren iragarkia 2012ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16an.

Funtzionarioak

-Lanpostuaren izena: Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: O.L. Egoera: lanpostu hutsa.

Lan-kontratudun finkoak

-Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: E. Osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %18,77. Sarbidea: O.L. Lanpostu kopurua: 1. Egoera: lanpostu betea.

Administrazio araubideko langileen izenen zerrenda

-María Díaz Castillo. Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko Udalen Batasuneko bitarteko idazkaria. Administrazio-kontratua. Sarbidea: O.L. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2009ko apirilaren 27a.

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda

-Pablo Lacasia Palacios. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lan-kontratu finkoa. Sarbidea: O.L. Maila: E. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %18,77. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 1997ko urtarrilaren 1a.

Burgin, 2012ko apirilaren 12an.-Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L1205658