80. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Alkatea ordeztea

Aiegiko Udaleko alkate udalburu Luis Araiz Astráinek, 2012ko apirilaren 12an, ondotik hitzez hitz osorik agertzen den ebazpena eman zuen:

"Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44 eta 47. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

EBATZI DUT:

1.-Aiegiko Udaleko lehen alkateorde Esperanza Gastea Hernándezi ardura ematea, udal honetako alkate udalburua eginkizun guztietan ordezkatzeko, 2012ko apirilaren 21etik apirilaren 26ra arte, biak barne, aipatu legerian ezarritakoarekin bat, alkateari bere eginkizunetan aritzea eragozten dioten arrazoi pertsonalak direla-eta.

2.-Alkatearen eskudantziak haren eskuetan uzte horrek aipatu egunetan izanen du eragina eta haren berri emanen zaio Udalari egiten duen lehenbiziko osoko bilkuran. Horrez gain, izendatu den pertsonari berari jakinaraziko zaio.

3.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aiegin, 2012ko apirilaren 12an.-Alkate udalburua, Luis Araiz Astráin.

Iragarkiaren kodea: L1205720