80. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2012ko apirilaren 2an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen aurrekontuko honako aldaketa hauek:

-1/2012 aldaketa: kreditu gehikuntza.

-2/2012 aldaketa: kreditu gehikuntza.

-3/2012 aldaketa: kreditu berezia.

-4/2012 aldaketa: kreditu berezia.

-5/2012 aldaketa: kreditu berezia.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioaz, erreklamazioaz eta publizitateaz den bezainbatean dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar dira espediente hauek. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan xedatuaren arabera, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Argitara ematen da, aipatu aginduetan zehaztutako determinazioak bete daitezen.

Andosillan, 2012ko apirilaren 4an.-Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1205441