75. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

801/2012 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 16ko 2551/2011 Ebazpenaren I. eranskina aldatzen duena. Haren bidez, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ezarri zen.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 16an emandako 2551/2011 Ebazpena 2012ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 2an. Haren bidez, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ezarri zen.

Ondoren, 2012ko urtarrilaren 14ko Estatuko Aldizkari Ofizialean, azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuaren akats zuzenketa argitaratu zen. Haren bidez ezarri ziren Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako etapetan aritzen diren maisu-maistren kidegoen irakaskuntza espezialitateak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan arautuak.

Akats zuzenketa horren bidez, errege dekretu horretako eranskinean zenbait aldaketa egin ziren, atzerriko hizkuntzaren espezialitatea (frantsesa, ingelesa eta alemana) lortzeko beharrezko baldintzei dagokienez.

Era berean, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 20ko 26/2012 Foru Agindua onetsi da ondoren, Euskara (Nafarroa) irakaskuntza espezialitatea ezartzen duena maisu-maistren kidegoan, dagozkion eginkizunak betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan.

Foru agindu horrek ezartzen du Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) edo baliokidetzat aitortzen den ziurtagiri bat edukita ere lortzen ahalko dute euskararen espezialitatea (Nafarroa) maisu-maistren kidegoko funtzionarioek.

Horrenbestez, bidezko da Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 16ko 2551/2011 Ebazpenaren I. eranskina aldatzea, 2012ko urtarrilaren 14ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako akats zuzenketak eta Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 20ko 26/2012 Foru Aginduak ekarritako aldaketak sartzeko.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 15/2011 Ebazpenak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aldatzea Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 16ko 2551/2011 Ebazpenaren I. eranskina, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ezartzen duena. Hona hemen:

A) Atzerriko hizkuntzaren espezialitatean (frantsesa, ingelesa, alemana).

Hau dioen lekuan:

Atzerriko hizkuntza (frantsesa, ingelesa, alemana).

-Graduatu titulua, Lehen Hezkuntzako maisu-maistren lanbide arautuan aritzeko gaitzen duena, Atzerriko Hizkuntzako aipamena eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 mailako sinestamendua dituela.

-Graduatu titulua, atzerriko hizkuntza baten arlokoa.

-Maisu-maistra, Atzerriko Hizkuntzako espezialitatekoa (1440/1991 E.D.).

-Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle diplomaduna, Filologia espezialitatekoa.

-Hizkuntzen Eskola Ofizial baten maila aurreratuko ziurtagiria edo gaitasun agiria.

-Lizentziaduna, delako hizkuntzaren filologian.

-Diplomaduna, Hizkuntzetarako Unibertsitate Eskolen eskutik (itzultzaile eta interpreteak), delako hizkuntzan.

Honela behar du:

Atzerriko hizkuntza (frantsesa, ingelesa, alemana).

-Graduatu titulua, Lehen Hezkuntzako maisu-maistren lanbide arautuan aritzeko gaitzen duena, dagokion Atzerriko Hizkuntzako aipamena eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 mailako sinestamendua dituela.

-Graduatu titulua, atzerriko hizkuntza baten arlokoa.

-Maisu-maistra, dagokion Atzerriko Hizkuntzako espezialitatekoa (1440/1991 E.D.).

-Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle diplomaduna, dagokion hizkuntzako Filologia espezialitatekoa.

-Hizkuntzen Eskola Ofizial baten maila aurreratuko ziurtagiria edo gaitasun agiria.

-Lizentziaduna, delako hizkuntzaren filologian.

-Lizentziaduna/diplomaduna, Hizkuntzetarako Unibertsitate Eskola/fakultateen eskutik (itzultzaile eta interpreteak), dagokion hizkuntzan.

B) Euskararen espezialitatea (Nafarroa) I. eranskinean sartzea, ondokoari jarraikiz:

Euskara (Nafarroa)

Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) edo baliokidetzat aitortzen den ziurtagiri bat.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko apirilaren 3an.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1205333