70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 26/2012 prozedura

Jon Imanol Sanz Lasherasek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Bar Restaurante Urdax SAren aurka epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 0000026/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen-agindu orokorra ematea, Jon Imanol Sanz Lasherasek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Bar Restaurante Urdax SAren aurka, 4.575,08 euroko printzipala ordain dezan, gehi 274,50 euroko interesak eta 457,51 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan azken bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilaren Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, aintzat har bedi idazkari judizialak emanen duen dekretua eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman haren aurka LJALaren 239.4 artikuluan aurreikusitako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, hiru eguneko epean.

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den gisan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 4148.0000. 64 0026 12 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa: "30. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 kontuan egin beharko da; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Egun berean dekretu hau eman da:

Eman bekie entzunaldia Soldatak Bermatzeko Funtsari eta alderdi betearazleari, atxikitzeko moduko ondasun gehiago izendatzeko aukera izan dezaten hamar eguneko epean. Ohartaraziko zaie, orobat, hala egin ezik behin-behineko kaudimengabeziaren autoa emanen dela betearazpen honetan.

Egin bekie alderdiei ebazpen honen legezko jakinarazpena, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela epaitegi honetako idazkaritzan, ebazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 186.3 eta 187. artikuluak).

Eta Bar Restaurante Urdax, S.A.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2012ko otsailaren 29an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1203563