70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Erronkaribarko Udalaren etxez etxeko laguntza zerbitzuak
arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2011ko urriaren 24an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxez etxeko laguntza zerbitzuak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedienteak aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza fiskaletako aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erronkarin, 2012ko martxoaren 20an.-Batzordeko burua, Alfredo Cabodevilla Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L1204480