2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Hirigintzako aldaketa xehakatua Udal Planean, 1. poligonoko A lurzatiari eta S13 sektoreko ondoko lurzatiari dagokienez. Hasierako onespena
Orkoiengo Udalak, 2012ko otsailaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko hirigintzako aldaketa xehakatua, 1. poligonoko A lurzatiari eta S-13 ondoko lurzatiari dagokiena, Eduardo Urrizola Sotrok sustatua, Miguel Saldaña Zabalegui arkitektoak prestatutako dokumentuaren arabera.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.3. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Orkoienen, 2012ko martxoaren 5ean.-Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1203815