63. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Hirigintzako aldaketa xehakatua Udal Planean, 1. poligonoko 1189tik 1194ra bitarteko lurzatiei dagokienez
(Mendikur S-5eko C5etik C10era bitarteko ondoriozko lurzatiak). Hasierako onespena.

Orkoiengo Udalak, 2012ko otsailaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen hirigintzako aldaketa xehakatua Udal Planean, katastroko 1. poligonoko 1189tik 1194ra bitarteko lurzatiei dagokienez (Mendikur S-5eko C5etik C10era bitarteko ondoriozko lurzatiak), José Ramón Murillo Azconak sustatua, Javier Flores arkitektoak prestatutako dokumentuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.3. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Orkoienen, 2012ko martxoaren 5ean.-Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1203709