63. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

Aiegi

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2012ko otsailaren 15ean egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.-Behin betiko onestea xehetasun azterlana Aiegiko Udalaren katastroko 1. poligonoko 1101. eta 1620. hiri lurzatien esparruan, Camino de Santiago karrikako 2-An baitaude. Antonio Zuza Aguinaga eta María José Pérez Zudaire dira sustatzaileak, eta Francisco Javier Lizarraga Mansoa hura prestatu duen arkitektoa. Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuarekin bat.

2.-Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

3.-Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraziko zaio hamabortz eguneko epean.

Aiegin, 2012ko martxoaren 5ean.-Alkate udalburua, Luis Araiz Astráin.

Iragarkiaren kodea: L1203826