2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
2011001978 Ebazpena, 2011ko abenduaren 2koa, 2012ko egutegia bulego eta langeletarako onetsi eta lanaldia eta jendearentzako orduak ezartzen dituena
Ikusirik 2012ko lan egutegia onestea komeni dela, bulego eta langeletako udal langileei aplikatzeko (HLZ-Herritarrendako Laguntza Zerbitzukoei izan ezik).
Aurrekariak:
Lehendabizikoa.-Ekainaren 24ko 699/2011 Ebazpenaren bidez, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak eman baitzuen, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2012ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri zen.
Bigarrena.-Tuterako Udalaren zerbitzuko bulego eta langeletako langileek, Herritarrendako Laguntza Zerbitzukoek izan ezik, 2012ko lan-egutegiaren proposamena egin diote Alkatetzari, azaroaren bukaeran.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehendabizikoa.-Martxoaren 16ko 6/1999 Foru Legeak, aplikazio eremuan Nafarroako Toki Entitateak dituena (Tuterako Udalaren kasuan bezala), xedea du neurri publikoak hartzea lan egiteko denbora berrantolatzeko eta murrizteko eta astean hogeita hamabost orduko lanaldia modu progresiboan ezartzeko. Hori guztia islatzen da Udalaren bulego eta langeletako langileendako lanaldiaren zehaztean.
Bigarrena.-Honen ildotik, ekainaren 24ko 669/2011 Ebazpenak, Alkatetzaren ebazpen honen lehendabiziko aurrekarian aipatutakoa, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2012ko jaiegunak ezartzen du, eta "(...) beste jaiegun bat gehituko da, herri bakoitzekoa, udal bakoitzaren proposamenaren arabera."
Tuterako Udalaren eskumen esparruaren arabera, proposatu eta ondotik zehaztutako herriko besta uztailaren 26an izanen da (Santa Ana eguna, Tuterako zaindaria).
Hirugarrena.-Azkenik, kontuan hartu behar da aplikatu beharreko gainerako araudia, bereziki Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lan-baldintzei buruzko 2009-2012 urteetarako indarrean dagoen akordioaren 2. artikuluan xedatutakoa (lanaldiari eta lan-egutegiari buruzkoa baita).
Horrenbertzez, ebatzi dut:
1.-2012ko lan-egutegia onestea Nafarroako Toki Entitate honetako bulego eta langeletako langileentzat (HLZ-Herritarrendako Laguntza Zerbitzukoentzat izan ezik). Horren arabera, ondotik ematen diren egunak jaiegunak izanen dira eta, beraz, haietan itxita egonen dira udal bulegoak zehazten diren arrazoiengatik:
-Nafarroako Gobernuak izendatutako jaiegunak, baita herriko jaiegunak ere.
Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
Martxoaren 19a: San Jose.
Apirilaren 5: Ostegun Santua.
Apirilaren 6: Ostiral Santua.
Apirilaren 9a: Pazko biharamuna.
Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
Uztailaren 26a: Santa Ana eguna -herriko jaia-.
Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala. Pilareko Ama Birjina.
Azaroaren 1a: Omiasaindu.
Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren eguna.
Abenduaren 6a: Espainiako Konstituzioaren eguna.
Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.
Abenduaren 25a: Eguberri.
-Honakoak ez dira lanegun izanen:
Apirilaren 30a.
Uztailaren 24, 25, 27 eta 30a.
Azaroaren 2a.
Abenduaren 24a eta 31.
2.-Urteko lanordu kopurua, 1.592, honelako lanaldietan banatuko da:
-Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 8:30etik 14:45 arte; gainerako ordu eta laurdena sartzeko udal langileek aukera eta malgutasuna izanen dute, 7:15etik 8:30 arte eta 14:45etik 16:00ak arte.
-5,5 ordu sobratzen dira 2012rako onetsi den lan-egutegian eta horren aplikazio eremuko udal langileek aukeratuko dute ordu horiek noiz hartu.
-Aurreko lerroaldeetan aipatutako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, haien zerbitzuko beharrak direla eta, beste lanaldi mota bat duten udal langileei.
3.-Jendea hartzeko ordutegi orokorra hau izanen da: 8:30etik 14:00ak arte.
4.-Alkatetzaren ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Tuteran, 2012ko otsailaren 29an.-Alkatea, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: L1203647