63. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

U.I. I-Santa Luzia unitateko ZN-1 urbanizatzeko proiektuaren testu bategina (Mercairuña handitzea). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2012ko otsailaren 28an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 28-FEB-12 (4/UV).

'' U.I. I-Santa Luzia unitateko ZN-1 urbanizatzeko proiektuaren espedientea (Mercairuña handitzea helburua duena) jendaurrean egon da, Tokiko Gobernu Batzarrak 2011-11-22an hartu erabakiaren bidez hasiera batez onetsi eta 2011ko abenduaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan ez denez horri buruzko alegaziorik aurkeztu, Udalaren Hirigintza Gerentziako arkitekto teknikoaren 2012ko otsailaren 15eko txostena ikusirik, ondokoa erabaki da:

1.-Behin betiko onestea U.I. I-Santa Luzia unitateko ZN-1 urbanizatzeko proiektuaren testu bategina (Mercairuña handitzea helburua duena), Konpentsazio Batzordeak sustatua.

2.-Erabaki honen berri eman bekio Nafarroako Gobernuari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2012ko martxoaren 6an.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1203812