2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Xehetasun azterlana, Lakartxela mendiaren karrikako 5ean igogailua paratzeko. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2012ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 01-MAR-12(12/CU).
"Jendaurreko epea iragan baita Lakartxela mendiaren karrikako 5ean igogailua paratzeko xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondoan (JOB, 2011-12-23koa, 2012ko urtarrilaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), epe horretan inork alegaziorik aurkeztu gabe, honako hau erabaki da:
1. Hasiera batean onestea Lakartxela mendiaren karrikako 5ean igogailua paratzeko xehetasun azterlana, José Angel Hermoso de Mendozak, jabeen elkartea ordezkatuz, sustatua.
2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, baita ukitutakoei ere, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2012ko martxoaren 16an.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1203811