63. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Mutiloabeiti karrikako 24 eta 26 zenbakietan igogailuak paratzeko plan berezia, espazio publikora jotzen duten lerrokadurak aldaturik horretarako. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2012ko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 17-FEB-12 (7/CU).

Mutiloabeiti karrikako 24 eta 26 zenbakietan igogailua paratzeko Plan Berezia hasiera batean onetsi ondoan (JOB 11/UV, 2011-12-02koa) jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, honako hau erabaki da:

1. Behin betiko onestea Mutiloabeiti karrikako 24ko eta 26ko bizitegien higiezinean igogailuak paratzeko plan berezia, espazio publikora jotzen duten lerrokadurak aldaturik horretarako. Alberto Valls Blascok sustatu du, AAMutilva Arquitectos Asociados, S.L.P.ren izenean.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta behin betiko onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.»

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

TESTU ARAUEMAILEA

Esparruaren hirigintzako fitxa

1.-Eremuaren identifikazioa.

Unitate integratua: XVI. Izena: Z-1.

Azalera: 66.075 m².

Kokalekua: Eremua Monjardín,Taxoare, Errege Bardea eta Mutiloa kaleek mugatzen dute.

2.-Egiturazko determinazioak.

Helburu orokorrak: hirigintza baldintzak hobetzea. Hirigintzako araubidea:

Lurzoru mota: hirikoa.

Kategoria: finkatua.

Erabilerak: bizitegi kolektiboa.

3.-Determinazio xehakatuak.

Baldintza orokorrak: egungo erabilera guztiak finkatzen dira eta eraikinak ere bai, legeztaturik badaude. Eraikinen irisgarritasuna posible egitera bideratzen duten obrak baimenduko dira, indarrean dagoen araudia betez eta horrek xedatzen dituen prozeduren arabera.

Eraikinean aritzeko baldintzak:

1) Zaintzea eta berritzea: zuzeneko jarduketa.

2) Handitzea: ez da onartzen.

3) Ordezkatzea: xehetasun azterlana, lerrokadurak, altuerak eta sestrak zehazteko.

a) Lurzatiak: egungoa bera edo handiagoa.

b) Lerrokadurak: etxe-saila: egungoa. Blokea: lerrokaduren xehetasun azterlana.

c) Garaierak: B+4.

d) Gehieneko sakonera: egungoa.

e) Lurzatiaren okupazioa: egungoa bera edo txikiagoa.

f) Gehieneko azalerak, eraikitzeko.

g) Proposatutako erabilerak: bizitegi kolektiboa.

h) Etxebizitza kopurua, gehienez.

i) Proiektuko baldintzak.

j) Aparkalekuak: Hirigintzako Araudi Orokorrean ezarritakoaren arabera.

k) Bertzelakoak.

Egiteko baldintzak:

Planaren garapena: xehetasun azterlana.

Jarduketa sistema: zuzeneko jarduketa.

Elementu babestuak:

Beste baldintza xehakatu batzuk:

Gorputz irten berriak egiteko obrak, etxebizitzen sarbideetako oztopo arkitektonikoak kentzea posible egiteko jarduketen ondoriozkoak, honako determinazio hauen arabera osatuko dira:

1) 269 eta 270. lurzatietan dauden (Mutiloabeiti kalea 24 eta 26, hurrenez hurren) etxebizitza eraikinek osatzen duten unitate morfologikoak nahitaez bete beharko ditu ondoko alderdiak. Lurzatiek ezaugarri morfologiko eta tipologiko antzekoak dituzte, berritzeko obrak egin ondoren identitate unitarioari eusteko asmoz.

2) Gorputz irtenen eraikuntza-alderdiak:

2.1. Gorputz irtenen itxiturak egiteko erabiltzen diren materialak elementu arinak izango dira (hala nola, panelak eta antzeko soluzioak) goiko solairuetan eta espresuki debekatuta dago adreiluz egitea. Beheko solairuetan fabrika-elementuak edo hormigoizko itxiturak erabiltzeko baimena ematen da, ordea.

2.2. Lehendabiziko igogailua egin ondoren, unitate morfologiko beraren gainerako eraikinak modu berean egingo dira, kanpoko diseinu, egitura, material, koloreen akabera, eta abarrari dagokienez; lehendabizikoari dagokionez, eraikuntzako aldaketak egiten ahalko dira beti ere irtenaren kanpoaldeko itxura aldatzen ez bada.

3) Urbanizatzeko obrak:

3.1. Irtenak egitearen ondoriozko urbanizatzeko obrak eta/edo lehendik dauden eta horiek ukitutako urbanizatzeko elementuak berriz jartzea, berritzeko obra hauen sustatzaile partikularren kontura egingo dira.

3.2. Udal instalazio guztiak eta dagozkien erregistroak, instalatzeko behar den okupazio eremua, osorik edo hein batean, okupatzen badute, eremu horretatik kanpo mugitu beharko dira. Sustatzaile partikularren kontura eginen dira lan horiek ere.

4) Berrantolatzeko baldintzak.

Garapena: BBPBa, oinarrizko unitatearen erabilerak, lerrokadurak eta garaierak zehaztuko dituena, bai eta antolamendu berriaren eraikuntza baldintzak ere.

Baldintzak: gehieneko garaiera: B+4.

Nahitaezko lerrokadura, Taxoare, Errege Bardea eta Monjardín kaleetan.

Azken xedapena

Dokumentu honetan espresuki arautzen ez diren xehetasun guztiei dagokienez, Iruñeko Udal Planean eta arlo honetako legezko xedapenetan ezarritakoa bete beharko da.

Iruñean, 2012ko otsailaren 21ean.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1203727