60. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Tokiko merkataritza sozietate bat eratzeko memoriaren
eta estatutuen proiektuaren zirriborroa. Hasierako onespena

Baztango Udalak 2012ko martxoaren 14an egindako ez-ohiko osoko bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:

"Apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, haren bidez onetsi baitzen toki araubidearen gainean indarra duten legezko xedapenen testu bategina, eta ikusirik tokiko merkataritza sozietate bat eratzeko memoriaren eta estatutuen proiektuaren zirriborroa, kirol instalazioen kudeaketa aztertzeko batzordeak egin baititu.

Lehena.-Baztango Udalean tokiko merkataritza sozietate bat eratzeko memoriaren eta estatutuen proiektuaren zirriborroa onestea.

Bigarrena.-Tokiko merkataritza sozietate bat eratzeko memoriaren eta estatutuen proiektuaren zirriborroa jendaurrean edukitzea, gutxienez ere hogeita hamar egun naturaleko epean, alegazioak eta oharrak egin daitezen."

Baztanen, 2012ko martxoaren 14an.-Jarduneko Alkatea, Mikel Ortega Arraztoa.

Iragarkiaren kodea: L1204507