60. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE-PITILLASKO LANGILEEN MANKOMUNITATEA

2012ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Beireko eta Pitillasko Udalen zerbitzuko langileak edukitzeko Borondatezko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2012ko urtarrilaren 19ko bilkuran erabaki zuen hasiera batean onestea 2012ko ekitaldiko aurrekontu orokorra. Onespen hau 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 8an, eta inork ez du aurkeztu haren aurkako alegaziorik. Horregatik, behin betikoz onetsita dago. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

4. kapitulua: 90.100 euro.

8. kapitulua: 12.000 euro.

Diru-sarreren aurrekontua, guztira: 102.100 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua: 93.000 euro.

2. kapitulua: 9.100 euro.

Gastuen aurrekontua, guztira: 102.100 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Pitillasen, 2012ko martxoaren 1ean.-Mankomunitateko burua, Amador Jiménez Herrero.

Iragarkiaren kodea: L1203698