60. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARRALDA

Aldaketa ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Garraldako Udalak, 2012ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ur horniduraren eta hustuketaren tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betikoz onetsiko da Ur horniduraren eta hustuketaren tasa arautzen duen ordenantzan, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garraldan, 2012ko martxoaren 5ean.-Alkatea, Edurne Pedroarena Galdeano.

Iragarkiaren kodea: L1203692