60. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Udalaren kamioien aparkalekua arautzen duen ordenantza.
Behin betiko onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2011ko abenduaren 19ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udalaren kamioien aparkalekua arautzen duen ordenantzaren aldaketa (2012ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 18an).

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da eta ordenantza osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiz.

Etxarri Aranatzen, 2012ko martxoaren 15an.-Alkatea, Jose I. Bakaikoa Aristorena.

ORDENANTZA, KAMIOIEN APARKALEKUEN ERABILERA ARAUTU ETA KONTZEPTU HORREGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

ATARIKO KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Ordenantzaren xedea. Ordenantzak kamioien udal aparkalekuen erabilera arautu eta kontzeptu horregatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzea du xede.

2. artikulua. Oinarria. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 99 eta 262. artikuluetan xedatutakoaren babesean onetsi da honako ordenantza hau.

3. artikulua. Ordenantza honen esparru objektiboa. Ordenantza honetako arauak kamioien udal aparkalekuari aplikatuko zaizkio.

I. KAPITULUA

Udal aparkalekua erabiltzeko arauak

4. artikulua. Ordenantza honek arautzen duen udal aparkalekua bakar-bakarrik kamioiak aparkatzeko erabiltzen ahalko da. Aparkaleku hori jabari publikoko ondasuna da, eta Etxarri Aranazko Udala da titularra.

5. artikulua. Udal aparkalekua erabiltzeko interesa dutenek Udalaren litzentzia eskuratu beharko dute.

Lizentzia hau emanen da aparkalekuko plaza bakoitzaren erabilera pribatibo arrunterako, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 93. artikuluak arautzen duen bezala, erabileraren intentsitatearen arabera.

Lizentziak urtebeterako emanen dira, luzatzeko aukerarekin, prekarioan eta hirugarrenei kalterik egin gabe. Kontzesiodunak ezinbestean bete beharreko baldintzak finkatuko dira, eta lizentzia horiek noiznahi baliogabetu ahalko dira, aipatu baldintzak betetzen ez badira edo interes publikoa tartean badago.

6. artikulua. Behin aparkalekuaren barrutia itxita, kontzesiodunari -lizentzia ematearekin batera eta kontratua sinatu ondotik betiere- aginte elektroniko bat emanen zaio, aparkalekuko atea ireki ahal izateko. Aginte horren jabea, nolanahi dela ere, Etxarri Aranazko Udala izanen da.

7. artikulua. Aparkaleku gisa erabiltzeko moldaturiko lurzatirik ez duten eskatzaileek izanen dute lizentzia eskuratzeko lehentasuna. Lizentziak haien artean esleitu ondoren aparkatzeko toki hutsik geldituz gero, aparkaleku gisa erabiltzeko moldaturiko lurzatia duten jabeek ere izanen dute aukera lizentzia eskuratzeko.

8. artikulua. Lizentzia eskuratzen duten eskatzaileek aparkalekuaren izaera eta xedea kontuan hartuz erabili beharko dute lizentzia hori, inolako kalterik edo galerarik ez eragiteko, zertarako eskatu zen, helburu horrekin egindako erabilera ohikoa, egokia eta arrazoizkoa dela-eta gerta daitekeen higadura izan badaiteke ere.

9. artikulua. Udal aparkalekua ezin izanen da inola ere erabili eskuraturiko lizentziaren helburua ez den beste baterako.

10. artikulua. Udal aparkalekua erabili nahi duten norbanakoek edo entitateek Udalari egin beharko diote eskaera, idatziz egin ere. Datu pertsonalak eta ibilgailuari dagozkionak zehaztu beharko dituzte, eta behar den kontratua formalizatu.

11. artikulua. Udalak eskatzen ahalko du fidantza jar dadin, legez onartzen diren moduetako edozeinen bidez. Udal aparkalekuko lurzatiak behar bezala erabili eta lagapenaren aitzin zeuden horretara lehengoratzeko betebeharrei erantzuteko izanen da fidantza. Fidantzak, era berean, udal aparkalekuan egiazki eragiten diren kalte-galeren ordaina bermatzeko balioko du erantzuleak erabiltzaileak direnean.

Fidantzaren zenbatekoa izanen da kontzesioaren denbora guztiarengatik likidatutako tasaren erditik osora bitartekoa.

12. artikulua. Lizentziaren kontzesioaren epea bukatutakoan, kontzesionduak horren berri eman beharko dio Udalari. Udalak egoki juzgatzen dituen egiaztatze lan guztiak eginen ditu, ordenantza honetan eta kontzesiodunen lizentzietan ezarritako betebehar eta baldintzak bete ote diren begiratzeko.

Kontzesiodunek ordenantza honetan ezarritako betebeharrak eta lizentziaren baldintzak bete dituztela, kalte-galerarik ez dagoela eta zehapenak jartzeko arrazoirik ez dagoela ikusi ondoren, Udalak fidantza itzuliko du, baldin eta lehendik hura jartzeko eskatu bazen.

Kontrara gertatuz gero, bidezko diren erantzukizunak galdatuko ditu. Horrelakoetan, ordenantza honetan eta lizentziaren baldintzetan ezarritako betebeharrak ez betetzetik, eragindako kalte-galeretatik eta bidezko diren zehapenetatik etor daitezkeen diru erantzukizunak ordaintzeko izanen da fidantza.

II. KAPITULUA

Erantzukizunak, arau-hausteak eta zehapenak

13. artikulua. Kamioien udal aparkalekua erabiltzeko kontzesio hartzaileek eta/edo lizentziaren titularrek erantzun beharko dute, maltzurkeria edo utzikeria direla medio bertan eragiten dituzten kalte eta galerengatik.

14. artikulua. Aparkalekua erabiltzeko lizentziaren titularrak bat baino gehiago badira, denek elkarrekin eta solidarioki erantzun beharko dute, tasak ordainduz eta baita aparkalekuan zein instalazioetan eragindako kalte-galerak eta ezartzen diren zehapenak ere, halakorik gertatuz gero.

15. artikulua. Arau-haustetzat hartuko da kamioien aparkalekua izatea ez den bestelako edozein jarduera, eta bereziki ingurunea hondatu eta ingurumena kaltetzen dutenak. Arau-hauste larritzat hartuko dira, besteak beste, aparkalekua zikintzen duen edozein gai bertan utzi edo lagatzea eta edozein jarduera mekanikoa egitea.

16. artikulua. Aipatu arau-hausteak eginez gero, honako zehapen hauek ezarriko dira:

17. artikulua. Aurreko artikuluetan xedatutakoaren ondorioz ezarriko diren zehapenak kalte-galeren bidezko ordainaz aparte ezarriko dira.

Aurreko artikuluetan aipatutako erantzukizun eta zehapenak derrigorrezko betearazpenaren bitartez gauzatuko dira.

III. KAPITULUA

Kamioien udal aparkalekua erabiltzeko tasak

18. artikulua. Zergapeko egintza. Zergapeko egintza da pertsona fisiko edo juridikoek kamioien udal aparkalekua erabiltzeko tasaren zenbatekoa, udal lizentzia eskuratu ondotik.

19. artikulua. Subjektu pasiboa. Tasa hauen subjektu pasiboak izanen dira, Udalak lizentzia eman ondoren, kamioien udal aparkalekua erabiltzen duten pertsona fisiko edo juridikoak.

20. artikulua. Karga-oinarria. Karga-oinarria izanen da kamioien udal aparkalekua erabiltzen den hilabeteen kopurua.

21. artikulua. Tarifak. Ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

22. artikulua. Tributu-kuota. Tributu-kuota zehazteko, karga-oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio.

23. artikulua. Sorrarazpena. Kamioien udal aparkalekua erabiltzeko lizentzia eskatzen den unean sorraraziko dira tasak.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean aurreikusitako baldintzak betetakoan hartuko du indarra.

TARIFEN ERANSKINA

1. Kontratuaren titularra herrian erroldatua dagoenean eta ibilgailua zirkulazio zergaren herriko erroldan dagoenean: 12,20 euro hilabetean, BEZa kanpo.

2. Kontratuaren titularra herrian erroldatua dagoenean baina ibilgailua, ordea, ez: 24,40 euro hilabetean, BEZa kanpo.

3. Ez kontratuaren titularra ezta ibilgailua ere udal erroldetan agertzen ez direnean: 38,80 euro hilabetean, BEZa kanpo.

Iragarkiaren kodea: L1204465