55. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 20a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BERA

Bajak, bizileku-baimen iraunkorrik ez duten atzerritar ez-komunitarioen baimena irauntzeagatik

Azaroaren 20ko 14/2003 Lege Organikoak, urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoa aldatzen duenak, atzerritarrek Espainian dituzten eskubibe eta askatasunei buruzkoa, bizileku-baimen iraunkorrik ez duten atzerritar ez-komunitarioen erroldako izen emateak periodikoki, 2 urteka, berritu behar direla ezartzen du eta horien iraungipena berriztapen hori ez bada egiten

Estatistikako Institutu Nazionaletik hartutako informazioaren arabera, ondoren aipatzen diren pertsonen datuak egiaztatuta, herri honetako Biztanleen Erroldan izen ematea berritzea tokatzen zen aipatzen diren datetan

Berriztapen data iraganik, aipatutakoak inskripzioa berritzeko nahi zehatza aitortu gabe,

EBATZI DUT:

1. Estatistikako Institutu Nazionalaren 2005eko apirilaren 28ko Ebazpenaren 7. artikuluarekin bat etorriz, herri honetako Biztanleen Erroldan ondoko izen emateak iraungitzeagatik baja ematea:

Abizenak eta izena: Gomez Salinas, Sebastian Jose. Dokum. Zb.: XD449135Y. Iraungitze d.: 2011-03-20. Jaiotze a.: 1982-06-22. Nazionalitatea: Argentina.

Abizenak eta izena: Medina Espinosa, Fredy Vicente. Dokum. Zb.: X04393114E. Iraungitze d.: 2011-07-31. Jaiotze a.: 1981-03-22. Nazionalitatea: Ecuador.

Abizenak eta izena: Villavicencio Beltran Jose Ramiro. Dokum. Zb.: X09149271D. Iraungitze d.: 2011-11-02. Jaiotze a.: 1985-12-03. Nazionalitatea: Ecuador.

Abizenak eta izena: Carrillo Yanez Jorge Asdrael. Dokum. Zb.: X05731764A. Iraungitze d.: 2012-01-08. Jaiotze a.: 1963-06-23. Nazionalitatea: Ecuador.

2.-Baja data ebazpen honen jakinarazpen pertsonalarena izanen da, eta hau ez balitz posible, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunekoa.

3.-Ebazpen honen aurka tarteka ditzakezu ondoko errekurtso hauetariko edozein:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabetez, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Admimnistrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Bera, 2012ko otsailaren 28an.-Alkatea, María Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1203636