55. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Alkatetza bertze baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2.568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoari jarraikiz, udal mugapetik kanpora egoteko asmoa dudanez, honako hau ebatzi dut:

1.-Alkatetzaren berezko eginkizunak lehen alkateorde Rocío Ventura Corrozaren esku uztea, 2012ko otsailaren 22tik martxoaren 2ra arte, biak barne.

Bertze edozein gauza gertatuko balitz, Alkatetzaren berezko lanak egitea galaraziko lidakeena, eskuordetza hau luzatutzat joko da behar den denboran.

2.-Erabaki hau izendatuari jakinaraztea eta behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Azkoienen, 2012ko otsailaren 22an.-Alkatea, María José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1203033