55. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udal Planeko aldaketa xehakatua, hirigintzako araudi orokorrari dagokionez, haren 27. artikuluan "ekipamendu bateragarrietarako" erabilera gehituta. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2012ko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 17-FEB-12 (5/CU).

Espedientean dauden agiriak ikusirik,

ERABAKI DA:

1-Hasiera batean onestea Iruñeko Udal Planeko aldaketa xehakatuaren dokumentua. Horren ondorioz, Hirigintzako Araudi Orokorraren 27. artikuluan gehitu da "ekipamendu bateragarrietarako" erabilera, ekipamendu zehatzen zerrenda handitzea dakarrena. Hona hemen aldaketaren testua:

Ekipamendu bateragarrietarakoa izango da, kultura, jolas, merkatu, autobus geltoki edo tren geltoki izaerako ekipamendu nagusia baldin badu eta bestelako erabilerak honako hauek baldin badira: merkataritza, bulegoa, taberna-jatetxea eta diskoteka-dantzalekua. Ekipamendu nagusian eraikita dagoen azalera ez da ekipamendu bateragarrietarakoan eraikita dagoen azalera baino %70 txikiagoa.

Ez da kontuan hartuko, ondorio horietarako, ekipamendu nagusiaren erabilera osagarria izateko azalera. Kasu bakoitzean, araudi hau ekipamendu osoan aplikatuko da.

Oro har, eraikuntzan erabilera nagusian bezala jokatuko da, baldintza berberekin.

2.-Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

Iruñean, 2012ko otsailaren 22an.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1203038