55. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2012ko ekitaldiko aurrekontu arrunta. Hasierako onespena

Udalak, 2012ko otsailaren 9an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2012ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mendabian, 2012ko otsailaren 14an.-Alkatea, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1203046