55. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

390/2012 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegi arduradun izateko 14 lanpostu oposizio bidez betetzeko prozeduran 3 izangai izendatu eta 9 kontratatzearen bidezkotasuna xedatzen duena. Lanpostu horietatik 10 lan-araubideko lanpostuak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 15eko 258/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko 14 lanpostu betetzeko deialdia onetsi zen. Lanpostu horietatik 10 lan-araubidekoak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko. Deialdia 2010eko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29an.

Otsailaren 14ko 8/2011 Ebazpenaren bidez (2011ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 28koa), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Maiatzaren 25eko 20/2011 Ebazpenaren bidez (2011ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 3koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Hautaprobak amaiturik, epaimahaiak, deialdiaren oinarrietan xedatua bete beharrez, ondoko hauen kontratazioa proposatu zuen, probak gainditu eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen ziren izangaiak baitziren: Eneko Leoz Catalán jauna, desgaitasuna dutenentzako txanda murriztuan; Gloria María Perales Moreno, Marta Moriones García, María Teresa Llopis LLorca, María Josefa Comas Amador, Sandra Obejero Arnaiz, Patricia López Castillejo, Diana Ibáñez Otazu, Blanca Esther Bariáin Ayape, Aránzazu Echeverría Montoya, Ana Sotés Mariñelarena, Ana Isabel Pro Rubio, Laura Romero Díaz eta Inés Martínez Urquía andreak, txanda irekian.

Proposamen hori 2011ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ean.

Dokumentazioa aurkezteko deialdian eskatutako epearen barrenean, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Minusbaliatuen Oinarrizko Zentroko Baloratzeko eta Orientatzeko Lan taldeak zegokion txostena egin zuen liburutegiko arduradunaren lanpostuan atazak eta eginkizunak betetzeko bateragarritasunaren inguruan, eta bertan adierazi zen Eneko Leoz Catalán jaunak, desgaitasuna dutenentzako txandako izangaiak, %19ko desgaitasun maila daukala. 2011ko ekainean, interesdunari berrikusi zitzaion desgaitasun maila, eta %43tik %19ra jaitsi zitzaion; hori dela eta, ezin da izendatu, ez baitu aitortua %33ko edo hortik gorako desgaitasuna, eta bestalde, hautaprobetan guztira lortutako puntuazioak ez dio bide ematen txanda irekian lanpostu bat eskuratzeko. Halaber, Ana Sotés Mariñalarena andreak, txanda irekiko izangaiak, ez du eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta ez du beharrezko osasun azterketa egin.

Gainerako izangaiek deialdiaren 7.2 oinarrian eskatzen diren agiriak behar den epean aurkeztu dituzte, eta eskatutako baldintzak betetzen dituztela ikusita, bidezkoa da batzuk izendatzea, beste batzuk kontratatzea bidezkoa dela zehaztea eta lanpostu hutsak esleitzea, adieraziko den eran.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, liburutegiko arduradunaren lanetan aritzeko, Marta Moriones García, Patricia López Castillejo eta Aránzazu Echeverría Montoya andreak, txanda irekikoak denak.

2. Honako hauek lanaldi partzialeko lan-araubidean kontratatzea bidezkoa dela xedatzea: Gloria María Perales Moreno, María Teresa Llopis Llorca, María Josefa Comas Amador, Sandra Obejero Arnaiz, Diana Ibáñez Otazu, Blanca Esther Bariáin Ayape, Ana Isabel Pro Rubio, Laura Romero Díaz eta Inés Martínez Urquía andreak, denak txanda irekikoak.

3. Izendatu edo kontratatu diren izangaiei lanpostu hauek esleitzea:

Gloria María Perales Moreno andreari, 31609. lanpostu hutsa, lanaldi partzialeko lan-araubidekoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Martzillan aritzeko.

Marta Moriones García andreari, 36782. lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Zizur Nagusian aritzeko.

María Teresa Llopis Llorca andreari, 30123. lanpostu hutsa, lanaldi partzialeko lan-araubidekoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Andosillan aritzeko.

María Josefa Comas Amador andreari, 31022. lanpostu hutsa, lanaldi partzialeko lan-araubidekoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Lerinen aritzeko.

Sandra Obejero Arnaiz andreari, 30347. lanpostu hutsa, lanaldi partzialeko lan-araubidekoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Faltzesen aritzeko.

Patricia López Castillejo andreari, 30754. lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Cortesen aritzeko.

Diana Ibáñez Otazu andreari, 36041. lanpostu hutsa, lanaldi partzialeko lan-araubidekoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Kasedan aritzeko.

Blanca Esther Bariáin Ayape andreari, 32073. lanpostu hutsa, lanaldi partzialeko lan-araubidekoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Arguedasen aritzeko.

Aránzazu Echeverría Montoya andreari, 36084. lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Lesakan aritzeko.

Ana Isabel Pro Rubio andreari, 34915. lanpostu hutsa, lanaldi partzialeko lan-araubidekoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Valtierran aritzeko.

Laura Romero Díaz andreari, 33908. lanpostu hutsa, lanaldi partzialeko lan-araubidekoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Fiteron aritzeko.

Inés Martínez Urquía andreari, 36040. lanpostu hutsa, lanaldi partzialeko lan-araubidekoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Ablitasen aritzeko.

4. Xedatzea ezen izendatuek Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua; Iruña) hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Aipatutako epean eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

Lanaldi partzialeko lan-araubideko lanpostua hartzen duen izangaiak Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko Barne-Igoerako eta Aldi Baterako Kontratuetarako Atalean sinatu beharko du kontratua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

5. Adieraztea ezin dela izendatu Eneko Leoz Catalán jauna, desgaitasuna dutenentzako txandako izangaia, ez baitu aitortua %33ko edo hortik gorako desgaitasuna, eta bestalde, hautaprobetan guztira lortutako puntuazioak ez dio bide ematen txanda irekian lanpostu bat eskuratzeko. Orobat, Ana Sotés Mariñalarena andrea ere ezin da izendatu, ez baitu beharrezko osasun azterketa egin eta ez baitu horretarako eskatutako dokumentazioa aurkeztu.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzura, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne-Igoerako eta Aldi Baterako Kontratuetarako Atala), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Halaber, interesdunei adierazten zaie gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat; lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

7. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2012ko otsailaren 12an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1203610