49. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 2065/2011 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, agintariei desobeditzeagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

208/11 epaia. Tuteran, 2011ko azaroaren 18an.

Octavio Tobajas Gálvez jaunak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, agintarienganako errespeturik ezagatik bideratzen ari den 2065/2011 falta-judizioaren autoak aztertu ditu. Judizio horretan hauek parte hartu dute: fiskaltzak, salatzaile gisa, eta Petru Danek, salatu gisa.

Epaitza:

Petru Dan kondenatzen dut, beren eginkizunetan ari ziren agintarienganako errespeturik ezaren falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, erantzukizun kriminala aldatzen duen inguruabarrik izan gabe, hogeita hamar eguneko isuna ordaintzera, egunero hamar euroko kuota hain zuzen, eta ordaindu ezean, ordezko atzipenaldira: isunaren bi kuota ez ordaintzeagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Prozedurako kostuak ere ordaindu beharko ditu. Agintarienganako errespeturik ezaren falta hori Zigor Kodearen 634. artikuluan aurreikusia eta zigortua dago.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta jakinarazten denetik bost eguneko epean apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua. Errekurtsoa Nafarroako Probintzia Auzitegiko magistratu batek ebatziko du.

Beraz, nire epai honen bidez, lehen auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut (epaiaren ziurtapena jarduketei erantsiko zaie).

Eta Petru Dani jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2012ko otsailaren 9an.-Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1202362