49. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 680/2011 falta-judizioa

Aída González Arce andreak, Tafallako eta bere barrutiko Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen du: epaitegi honetan 680/2011 falta-judizioa bideratu da eta horren gaineko epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

2011ko 127. epaia. Tafallan, 2011ko urriaren 19an.

Nik, María Luisa Bustillo Gandarillasek, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaileak, Jorge Rafael Parada Caballero jaunaren aurka, ustez maula-falta bat egiteagatik, bideratu diren falta-judizioaren eta hitzezko judizioaren autoak aztertu ditut. Bidezkoa da ondoko epaia ematea:

Epaitza:

Jorge Rafael Parada Caballero jauna kondenatzen dut, Zigor Kodearen 623.4 artikuluan tipifikatuta dagoen maula-falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, 40 eguneko isuna ordaintzera, egunero 6 euroko kuota, hau da, guztira 240 euro ordaintzera. Isuna ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, eguneko bi kuota ez ordaintzeagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Falta bat izan denez, zigor hori lokalizazio iraunkorraren araubidean betetzen ahalko du. Halaber, kondenatzen dut Juan Jesús Ruiz Asín jaunari 64,02 euroko kalte-ordaina ordaintzera.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta adieraz bekie legezko eran haren kontra apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, epaitegi honi zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bost eguneko epean.

Egin bedi ebazpen honen lekukotza autoei eransteko eta eraman bedi jatorrizkoa epaien liburura.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta jasota geldi dadin eta Jorge Rafael Parada Caballerori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, hau egin eta sinatzen dut.

Tafallan, 2012ko otsailaren 8an.-Idazkari judiziala, Aída González Arce.

Iragarkiaren kodea: J1202369