49. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALETAKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Plantilla organikoa. Hasierako onespena

Uharteko eta Esteribarko Udaletako Zerbitzuen Mankomunitateak, 2012ko otsailaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2012ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Esteribarren, 2012ko otsailaren 13an.-Mankomunitateko burua, Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L1202591