49. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MORENTIN

Trukerako eskaintza publikoa

Morentingo Udalak, 2012ko urriaren 28an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

-1. poligonoko 48. lurzatia besterengarria dela deklaratzea. Lurzati hori 1. poligonoko 57. lurzatia da eta 220 metro koadrokoa, Morentingo Udalaren ondare ondasun higiezina.

-Lur-trukerako prozedurari hasiera ematea, hain zuzen ere ondoko lurzatiekin: batetik, 1. poligonoko 48. lurzatia,eta 1. poligonoko 57. lurzatiaren 220 metro koadro, Morentingo ondare ondasun higiezinak baitira, eta bestetik, 1. poligonoko 3 eta 58. lurzatiak, Marín Barbarin Logroñoren jabetzakoa baita, hori guztia espedientean dagoen dokumentazioari jarraikiz.

-Trukerako eskaintza publikoa egitea Morentingo Udalak nahi duen xedea lortzeko aproposak diren beste ondasunen titularrei, zertarako eta hamabost egunean iragarki hau argitaratzen denetik hasita, interesa dutenek beren proposamenak aurkez ditzaten Udal honetako Erregistro Orokorrean, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 130 eta 132. artikuluetan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko erregelamenduaren 122. eta hurrengo artikuluetan xedatuarekin bat.

-Bestelako eskaintzarik aurkeztu ezean, eta alegaziorik edo erreklamaziorik egiten ez bada, erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Morentinen, 2012ko otsailaren 29an.-Alkatea, M.ª Pilar Barbarín López.

Iragarkiaren kodea: L1203421