49. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Udal Planeko 22. aldaketa xehakatua.
Behin betiko onespena

Faltzesko Udalak, 2012ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma bildurik, erabaki zuen Faltzesko Udal Planeko 22. aldaketa xehakatuaren proiektua onestea. Hona hemen zer dioen haren xedapen zatiak:

Behin betiko onestea Faltzesko Udal Planeko 22. aldaketa xehakatuaren proiekua, Pilar Armendáriz Pascualek sustatua, Faltzesko 2. poligonoko 158. lurzatian eragiten duena, Arrabal kaleko 3an dagoen familia bakarreko etxeari baitagokio; proiektu hori Carlos Díaz Navarro arkitektoak prestatu du eta 2011ko azaroaren 15eko data du.

Hirigintzako Araudia

G2-G2? eraikuntza multzoa

1. atala.-Arau orokorrak.

Atal hau ez da aldatu. Faltzesko Udal Planeko egungo araudiko G2-G2? eraikuntza multzoaren 1. atala bete beharko da.

2. atala.-Okupatzeko irizpideak.

Atal hau ez da aldatu. Faltzesko Udal Planeko egungo araudiko G2-G2? eraikuntza multzoaren 2. atala bete beharko da.

3. atala.-Lerrokadurak:

Atal hau ez da aldatu. Faltzesko Udal Planeko egungo araudiko G2-G2? eraikuntza multzoaren 3. atala bete beharko da.

4. atala.-Garaierak:

-Irizpideak:

  • Eraikinaren garaiera da zutikako distantzia, karrikaren sestraren puntuan hasi eta fatxadak eta teilatu-hegal horizontalak bat egiten duten punturaino dagoena.
  • Eraikinen garaiera kalera ematen duten fatxadetan zehaztuko da, araudiak ezartzen dituen irizpide desberdinak erabilita.
  • Sotoak edo erdisotoak egiteko baimena ematen da, honako baldintza hauek betetzen direnean:
  • Gutxieneko garaiera librea = 2,20.
  • Lurraren sestratik erdisotoaren sabairainoko garaiera gehienekoa = 0,8 m, sarbide nagusiko fatxadan neurtua (espazio publikora ematen duen fatxada).
  • Gainerako solairuek betetzea finkaturiko baldintzak.
  • Gehieneko okupazioa beheko solairurako ezarritakoa izanen da.
  • Debeku da bizitegietarako erabiltzea.

-Garaiera baimenduak:

  • BS+2 eraikinaren altura ? 9,8 metrokoa izanen da.
  • Gehieneko solairu kopurua = BS+2.
  • Gutxieneko solairu kopurua = BS.
  • Teilatupea bizitegitako erabiltzeko baimena ematen da.
  • Eraikinaren gutxieneko eta gehieneko garaierak guztira = 4,0 eta 9,8 m.
  • Estalkiaren gutxieneko eta gehieneko maldak = %30-50.

5. atala.-Estalkiak:

-Estalkiaren maldak: %30-50 horizontalarekiko, BS eraikinetan izan ezik, horietan %0-30eko maldak baimentzen baitira. Estalkia aldatzeko eta forma sinplifikatuetan egiteko baimena emanen da, bi, hiru edo lau isurialde edo haien eratorriak erabilirik, orubearen arabera estalkia egiteko modu errazenari jarraikiz, eta isurkietan edo teilatu-hegaletan zatikatzea edo behar ez diren pinoiak agertzea galaraziz.

-Estaltzeko material nahitaezkoa: zeramikazko teila arabiarra edo zeramika misto uhindua, tradiziozko kolore gorri edo arreak dituena.

-Teilatu-hegalak: egun dauden zurezko edo adreiluzko teilatu-hegalei eutsiko zaie edo zaharberritu eginen dira. Kaleetara ematen duten fatxadetan, teilatu-hegalak beti horizontalak izanen dira, fatxadetan estalkiaren maldak markatu gabe. Jarraituak izanen dira izkinarik eta puntarik gabeak, eta zurez edo adreiluz eginen dira ohiko erari jarraikiz. Teilatu-hegalen gehieneko hegalkina kalearen zabaleraren araberakoa izanen da; 3,20 metroko gutxieneko garaiera librea egonen da teilatu-hegalaren behe planotik espazio publikoaren zoladuraraino.

-Finkatu den estalkiaren gehieneko okupaziotik gora eraikitzeko baimenik ez da emanen, salbu eta berokuntzako eta aireberritzeko tximiniak; horiek fatxadako material berarekin eginen dira eta erremate sinpleak edo tradizionalak izanen dituzte. Velux motako leihoak baimenduko dira isurkiaren planoan, baita argiztapen eta aireztapeneko argizuloak ere estalkiaren gainean; estalkiaren planoaren gainean ez dira 30 cm baino haratago igaroko. Teilatupea aprobetxatzen ahal da bizitegirako, betiere espazio hori lotuta badago beheko solairuko etxebizitzari.

-Baimenduko da estalkian txertaturiko terrazak egitea, betiere honako baldintza hauek betetzen badira:

  • Terrazaren gehieneko azalera, osotara, solairuaren azaleraren %40 baino txikiagoa izatea.
  • Terrazaren gehieneko azalera, osotara, 40 m² baino txikiagoa izatea.
  • Gutxieneko distantzia horizontala teilatu-hegalen ertzera: 1,5 m, baina baimentzen dira bigarren solairuko terrazak teilatu-hegalaren mugaraino, solairu honetako fatxaden atzeraematearen ondorioz. Kasu honetan, nahitaezkoa izanen da fabrikako karela egitea, lehen solairuko fatxaden akabera bera duena.
  • Karelaren gutxieneko garaiera, zolatik neurtuta: 1,0 m.
  • Lur kolorearen, erre kolorearen edo okrearen eskalakoa izanen da terrazen zoladura.

-Teilatu-hodiek eta zorrotenek ahalik eta gehien errespetatuko dituzte teilatu-hegalak eta fatxadako horma-atalak, eta honako material hauekin eginen dira: kobrea, zinkezko xafla edo galbanizatua; fatxadari ondo egokitutako kolore apalez pintatuko dira.

6. atala.-Fatxadako materialak:

-Harrizko manposteria erregularraz edo itxura onekoaz egindako hormak: ez dira kenduko. Debekatuta dago pintatzea edo aparailuaren albo-junturak nabarmentzea.

-Harrizko edo adreiluzko horma eskasak: zarpiatzen ahal dira, zati batean edo azalera osoan. Zarpiatua etengabea eta leuna izanen da, zurezko egiturak edo bestelakoak imitatzeko marrazkirik gabekoa. Zuriz, erre kolorez edo tradiziozko pastel kolorez pintatuko da.

-Debekatuta daude gainerako materialak, hala nola zeramikak, ageriko hormigoi blokea, zeramika, jaurtitako agregatuak etab.

-Baimenduta dago bistako adreiluz egindako egungo fatxadak ez kentzea.

-Eskualdeko ohiko harriak erabiliko dira eta ez dago beste harri mota batzuk ipintzeko baimenik; behar besteko loditasuna izanen dute horman itsatsita geratu ahal izateko.

-Zokaloak, izkinak, azpadurak eta elementu bereziak:

  • Eraikinetan egun daudenak kontserbatu eginen dira eta lehengoratu, tradiziozko materialak erabiliz, hala nola harria edo zura.
  • Egun dauden elementu bereziak kontserbatu eginen dira: blasoiak, erlaitzak, kontserbatzen ahal diren zurezko bilbadura agerikoak, arkiboltak eta beste batzuk.
  • Beste elementu berezi batzuk gainjartzen ahalko dira, fatxadaren antolamendu osoari egokituta, hala nola harrizko blasoiak etab. Material nobleekin eginak edo tradizioaren arabera eginak izan beharko dute.
  • Baimenduta daude harrizko zokaloak edo eskualdeko ohiko harriaren antzeko kolorean pintatutako zokaloak. Pintatutakoak badira, gehienez ere 1,25 metroko garaiera izanen dute.

7. atala.-Fatxadetako baoen antolamendua. Kanpoaldeko arotz lanak. Sarrailak:

-Beheko solairuko baoak.

  • Fatxadaren gainerako elementuekin batera antolatuko dira. Ez dute gaindituko 2,50 metroko zabalera eta 2,50 metroko garaiera, eta baoek fatxadaren luzera osoarekiko duten proportzioak ez du %65a gaindituko.
  • Materialak: markoek eta orriek zura edo zurezko azala izanen dute, bernizatua edo tradiziozko koloreekin pintatua. Kanpoko babes elementuetan, badago baimena zur bernizatuz edo pintatuz egindako pertsianak paratzeko; tradiziozko kolore ilunez lakatutako xafla edo aluminioa ere baimenduta daude.

-Goiko solairuetako baoak:

  • Jatorrizko baoen lekuari, formari eta neurriei eutsiko zaie.
  • Egungo eraikinak handituz gero, gaur dauden baoen neurri bereko baoak egin ahalko dira, fatxadaren konposizioa koherentea eta bateratua izan dadin, ardatz bertikal zehatz batzuen arabera.
  • Egungo eraikinen zaharberritzeetan edo eraikin berrietan, honako baldintza hauek beteko ditu baoen antolamenduak:
  • Baoen banaketaren joera izanen da fatxada ardatz horizontalen eta bertikalen arabera antolatzea edo baoen eskema ordenatuak eratzea.
  • Atearen kokalekua ardatz nagusia izanen da.
  • Baoak era tradizionalekoak izanen dira: errektangularrak edo karratuak.
  • Leihoen baoen neurrietan osagai bertikala horizontalari nagusituko zaio, eta ezin izanen da 1,30 metroko neurria gainditu.
  • Balkoietako ateen baoak baimentzen dira, eta haietan osagai bertikala horizontalari nagusituko zaio; gehienez ere 2,20 m eta 1,55 m izanen dituzte, hurrenez hurren. Bao berezi handiagoak baimentzen ahalko dira, fatxadetako kokaleku berezietan, baldin eta frogatzen bada fatxaden eta eraikinaren antolamendu orokorra hobetzen dutela.

-Kanpoaldeko arotz lanak:

  • Arotz lanetan zur bernizatua edo tradiziozko kolorearekin margotua erabiliko da.
  • Baimentzen dira aluminiozko edo PVCzko kanpaldeko arotz lanak, kolore ilunekin edo zuraren imitazioekin lakatuak.
  • Debekatuta dago arotzeriak egotea fatxadaren kanpoko hormataletan, gutxienez ere 15 cm sartu beharko baitira fatxadaren lerrokaduratik.
  • Kanpoaldeko babesetarako, zurezko kontraleihoak baimentzen dira; orobat pertsiana bilgarriak, zurezkoak edo beste material batekoak, material horrek kolorea zuraren imitazioko marroia badu.

-Sarrailak:

  • Balkoietako barandetan, zurezko edo burdinazko balaustreak ipini ahalko dira, tradiziozkoen antzekoak edo egungo balaustreen forma sinplifikatuak dituztenak.
  • Baimenduko dira beheko solairuko leihoetan forma soileko burdin sareak, hozkaduren barnean jarriak edo gehienez ere kanpora 10cm irteten direnak.

8. atala.-Estalkiak. Gorputz irtenak:

Atal hau ez da aldatu. Faltzesko Udal Planeko egungo araudiko G2-G2? eraikuntza multzoaren 8. atala bete beharko da.

9. atala.-Elementu irtenak:

Atal hau ez da aldatu. Faltzesko Udal Planeko egungo araudiko G2-G2? eraikuntza multzoaren 9. atala bete beharko da.

10. atala.-Erabilerak:

Atal hau ez da aldatu. Faltzesko Udal Planeko egungo araudiko G2-G2? eraikuntza multzoaren 10. atala bete beharko da.

11. atala.-Eremu pribatuak, eraikinik gabekoak:

Atal hau ez da aldatu. Faltzesko Udal Planeko egungo araudiko G2-G2? eraikuntza multzoaren 11. atala bete beharko da.

12. atala.-Mehelinak:

Atal hau ez da aldatu. Faltzesko Udal Planeko egungo araudiko G2-G2? eraikuntza multzoaren 12. atala bete beharko da.

Aditzera ematen da, 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Faltzesen, 2012ko otsailaren 24an.-Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1203177