49. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

402DGE/2012 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, "Zangoza-1. ingurabidea" eta "Zangoza-Kaseda" 13,2 kV-eko aireko linea elektrikoak Zangozako eta Oibarko (Nafarroa) udal mugapeetan lotzeko proiektuari dagozkion okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren otsailaren 3ko 204DGE/2012 Ebazpenaren bidez, "Zangoza-1. ingurabidea" eta "Zangoza-Kaseda" 13,2 kV-eko aireko linea elektrikoak Zangozako eta Oibarko (Nafarroa) udal mugapeetan lotzeko proiektua onetsi, instalazioa baimendu, eta haren onura publikoa onartu zen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aitzineko aktak egiteko.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Zangoza-1. ingurabidea" eta "Zangoza-Kaseda" 13,2 kV-eko aireko linea elektrikoak Zangozako eta Oibarko (Nafarroa) udal mugapeetan lotzeko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei eta Zangozako eta Oibarko alkateei edo horien ordezko zinegotziei dei egitea okupatu aitzineko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Zangozako eta Oibarko herriko etxeetan, 2012ko apirilaren 17an.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara zitatutako titularrek berek joan beharko dute, edo, bestela, zuzenbidean baliozko den moduan baimendutako ordezkaria bidali beharko dute, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki iruditzen bazaie, perituak eta notarioak eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

2. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U. enpresa onuradunari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Zangozako eta Oibarko herriko etxeetako iragarki oholetan argitaratzea.

Iruñean, 2012ko otsailaren 24an.-Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Jorge San Miguel Indurain.

Iragarkiaren kodea: F1203317