49. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

35/2012 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez deialdia egiten da lanbide heziketako irakaskuntzen, arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntzen eta araubide bereziko kirol irakaskuntzen erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako, 2012-2013 ikasturterako, bai eta goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko baldintza akademikoen ordezko heldutasun probarako ere.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, 41., 52. eta 64. artikuluetan, lanbide heziketan, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetan eta kirol irakaskuntzetan, hurrenez hurren, sartzeko modua aurreikusten du, baldintza akademikoak bete gabe, hezkuntza administrazioek araututako sarrera-proba gainditzen dutenentzat.

Orobat, honako hauek: uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretua, hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretua, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena, eta urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretua, araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena. Horiek guztiek arautzen dute erdi eta goi mailako zikloetako sarbidea, eta aukera ematen dute haietan sartzeko hezkuntzako administrazioek araututako sarrera-proba gainditu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 69.5 artikuluak ezartzen du goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko baldintza akademikoak betetzen ez dituzten hemeretzi urtetik gorakoek aukera izanen dutela irakaskuntza horietan sartzeko, baldin eta batxilergoko helburuei dagokienez heldutasuna dutela frogatzen duen proba gainditzen badute. Hezkuntzako administrazioek arautu eta antolatuko dute proba hori.

Ebazpen honen bidez onetsi dira oinarriak eta deialdia egiten da hezkuntza sistemako lanbide heziketari, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzei, araubide bereziko kirol irakaskuntzei eta goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko baldintza akademikoen ordezko heldutasun probari dagozkion erdi eta goi mailako zikloetako sarrera-probetarako, 2012-2013 ikasturterako ;orobat, hemezortzi eranskinak onetsi dira.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, prozesuaren zatiren batean parte hartzen duten pertsona guztiek inprimakien bidez ematen dituzten datuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko fitxategietan sartuko dira, estatistika aldetik lantzeko eta prozedura horren ondorioz sor daitezkeen egiaztagiriak kudeatzeko.

Datuak ikusteko, zuzentzeko, kontra egiteko eta deuseztatzeko eskubideak erabili ahal izanen dira, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzura joz. Zerbitzu hori Santo Domingo kaleko 8. zenbakian dago, Iruñean.

Berariaz horrela adierazten duten pertsonek kontra egiten ahalko diote beren datuak tratatzeari, bidezko arrazoi oinarrituak badituzte.

Ikusita Lanbide Heziketaren Zerbitzuak sarrera-probak egiteko deialdiaren alde emandako txostena, eta deialdiaren epeak, inskripzioak, epaimahaien eraketa eta, oro har, sarrera-probak garatzeko arauak finkatzearren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Erdi eta goi mailako zikloetako sarrera-probetarako dei egitea 2012-2013 ikasturterako; hezkuntza sistemako lanbide heziketari, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzei eta araubide bereziko kirol irakaskuntzei dagozkie proba horiek, bai eta goi milako arte irakaskuntzetan sartzeko baldintza akademikoen ordezko heldutasun probari ere, ebazpen honi eranskin gisa onetsi zaizkion oinarrien arabera.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialari jakinaraztea, argitara daitezen.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Araubide Administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora eta Informazio eta Dokumentazio Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2012ko otsailaren 13an.-Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

1. ERANSKINA

Oinarriak

Alderdi orokorrak.

1. Proba motak eta modalitateak:

a) Erdi mailako zikloetako sarrera-proba: proba modalitate bakar bat dago.

b) Goi mailako zikloetako sarrera-proba: lau proba modalitate daude:

-Zientziak eta Ingeniaritza.

-Osasun Zientziak.

-Gizarte Zientziak.

-Arteak.

c) Araubide bereziko kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba.

d) Goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko baldintza akademikoen ordezko heldutasun proba.

Aipatutako probak gaztelaniaz edo euskaraz egiten ahalko dira; aukera hori inskribatzeko unean adierazi beharko da.

2. Erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituta eskuratzen diren irakaskuntzak:

a) Nafarroan egindako edozein deialditan erdi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, aukera hauek daude:

-Hezkuntza sistemako lanbide heziketako erdi mailako heziketa ziklo guztiak.

-Arte plastikoetako eta diseinuko erdi mailako heziketa ziklo guztiak, nahiz eta Gaitasun Artistikoaren proba ere gainditu beharko den.

-Araubide bereziko kirol irakaskuntzen erdi mailako ziklo guztiak; gainera, berariazko baldintzak bete beharko dira.

b) Goi mailako zikloetako sarrera-proba gaindituz gero, aukera hauek daude:

-5. eranskinean zehaztutako lanbide arloetako erdi mailako heziketa ziklo guztiak eta goi mailako heziketa zikloak, zein den gainditzen den proba modalitatea, horren arabera, 2008an eta hortik aurrera gainditutako probetarako.

2008a baino lehenagoko deialdietan gainditutako proben kasuan, zein den gainditutako proba, horren ziurtagirian adierazitakoaren arabera erabakiko da goi mailako zein heziketa ziklotan sartu.

-Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide arlo guztien erdi eta goi mailako zikloak, edozein proba modalitatetatik. Horrez gain, beharrezkoa izanen da Gaitasun Artistikoaren proba gainditzea, salbu haietan sartzen bada goi mailako zikloetan sartzeko proban Arteen modalitatea gainditu ondoren.

c) Osasun zientzien modalitatean, goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komuna gainditzeak sarbidea emanen du araubide bereziko kirol irakaskuntzen goi mailako ziklo guztietan; horretarako, gainera, dagokion modalitateko kirol teknikariaren titulua izateaz gain, berariazko baldintzak bete beharko dira.

d) Goi mailako irakaskuntzetan sartzeko ezarritako baldintza akademikoen ordezko heldutasun proba gainditzeak irakaskuntza horietan sartzeko aukera ematen du.

3. Heziketa zikloetarako sarrera-proba gainditzeak Estatuko lurralde osoan du balioa.

4. Hezkuntza sistemako lanbide heziketako eta arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntzetako heziketa zikloetan onartua izateko prozeduran ezarritako ikaspostuen erreserba:

-Erdi mailan: 4 ikaspostu taldeko.

-Goi mailan: 6 ikaspostu taldeko. Horietako lau Nafarroako Foru Komunitatean 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteetan prestakuntzako kurtsoa egina duten ikasleentzat gordeko dira. Beste bi ikaspostuak proba bidez sartzen diren gainerako ikasleentzat izanen dira, 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak egin dituztenak barne.

5. 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditua dutenek erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba egitetik salbuetsita daude, beraz, ez dute inskripziorik egin beharko.

Unibertsitatean 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gaindituz gero, aukera hauek daude:

-Hezkuntza sistemako lanbide heziketako erdi mailako heziketa ziklo guztiak.

-Hezkuntza sistemako lanbide heziketako goi mailako heziketa zikloak, 6. eranskinean zehaztutako lanbide arloetakoak, gainditutako probaren arabera.

-Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide arlo guztien erdi eta goi mailako zikloak, edozein probatatik. Horrez gain, beharrezkoa izanen da Gaitasun Artistikoaren proba gainditzea, salbu horietan sartzen bada 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba, Arteak eta Giza Zientziak aukeratuta, gainditu ondoren.

6. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasei eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen (Zenbait zerga aldatu eta beste tributu neurri batzuk hartzeko abenduaren 28ko 20/2011 Foru Legeak aldatua) 99. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hauek dira probetan inskribatzeko tasak:

-Sarrera-probetarako inskripzioa: 18 euro.

-Lehen kategoriako familia ugarietako kideak. 9 euro.

-Bigarren kategoriako familia ugarietako kideak: dohainik.

2. ERANSKINA

Erdi mailako zikloetarako sarrera-proba

Oinarriak

Inskribatzeko baldintzak.

1. Erdi mailako zikloetako sarrera-proban inskribatzeko, baldintza hauek beharko dira bete: zikloetan sartzeko behar den titulazio akademikoa ez izatea eta gutxienez hamazazpi urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea.

Erdi mailako zikloetan sartzeko proban inskribatzeko unean frogatuko dira hartarako behar diren baldintzak betetzen direla.

2. Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 21.5 artikuluak ezarri moduan, ezin izanen da sarrera-probetan parte hartu autonomia erkidego batean baino gehiagotan.

Inskripzioa.

3. Epe arrunta: 2012ko martxoaren 12tik 16ra bitarte eginen da, biak barne. Toki hauetan egiten ahalko da inskripzioa:

-Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxe publiko eta itunduetako edozeinetan, 10. eranskinean ageri den moduan.

-On line, www.educacion.navarra.es web orrialdean, "Hezkuntza sistema", "Etapak eta irakaskuntzak", "Lanbide Heziketa/Sarrera-probak" epigrafeen azpian; horretarako, ziurtagiri digital balioduna izan beharko da.

-Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako zikloetan sartzeko proban soilik inskribatzen direnek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan (Santo Domingo kalea, 8, Iruña) aurkeztu beharko dute eskabidea.

4. Epe berezia: 2012ko apirilaren 19an eta 20an. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan soilik (Santo Domingo kalea, 8, Iruña) eginen da inskripzioa.

5. Izangai bakoitzak inskripzio eskabide bakar bat, 8. eranskineko ereduaren araberakoa, bete beharko du.

Inskripzioa errepikatuz gero, ez da prozesuan onartuko; dena dela, erdi eta goi mailako zikloetako sarrera-proban inskribatzeko behar diren baldintzak betetzen diren kasuetan, haietako bakoitzerako diseinatutako inskripzioko inprimakiak aurkezten ahalko dira.

6. Inskripzioa egiten duten ikastetxeek inskripzio eskabidearen fotokopia emanen dute frogagiri gisa, eta bertan sarrerako eguna eta zigilua agertuko dira.

Dokumentazioa.

7. Izangaiek dokumentazio hau erantsi beharko diote inskripzio eskabideari:

Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, atzerritarren identifikazio zenbakiarena edo indarrean den pasaportearena.

-Ezarritako diru kopurua, sarrera-probetan inskribatzeko tasaren kontzeptu gisa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Diru-bilketa kontuan sartu izanaren gordekina.

-Familia ugariaren kasuan, horren agiriaren fotokopia.

-Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren arlo batetik salbuesteko eskatuz gero, eranskin honen 14. oinarrian zehaztutako frogagiriak erantsiko dira.

-Minusbaliotasuna dela-eta egokitzapena eskatzen duten pertsonek, horri dagokion frogagiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, eta zer egokitzapen behar duten adierazi.

Izangaiek prozesuan aurkezten dituzten agiriak 2013ko urtarrilean jaso ahal izanen dira Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuan (Santo Domingo kalea, 8, Iruña). Jasotzen ez diren agiriak suntsitu eginen dira.

8. Inskripzioak jasotzen dituzten ikastetxeek, martxoaren 30a baino lehen, Koordinazio Epaimahaiari igorriko diote minusbaliotasuna dela-eta salbuespenari eta egokitzapenari buruzko dokumentazioa.

Onartu eta baztertuen zerrenda.

9. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak (horietan adieraziko dira baztertzeko arrazoiak) 2012ko maiatzaren 2an argitaratuko dira inskripzioko ikastetxeetan eta "Sarrera-probak" izeneko fitxan. Horretan, Hezkuntza Departamentuaren web orrialdetik (http:///www.educacion.navarra.es) sartuko da.

Orobat, zerrenda horietan salbuespenei emandako ebazpena, baimen partzialak eta/edo izangaiek eskatutako proba egokitzapenak adieraziko dira.

Erreklamazioak egiten ahalko dira, maiatzaren 2tik 4ra bitarte, biak barne, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan (Santo Domingo kalea, 8, Iruña) sarrera-proben Koordinazio Epaimahaiko buruari zuzenduak, 15. eranskineko ereduarekin bat.

10. Koordinazio Epaimahaiak erreklamazioak ebatzitakoan, onartutakoen behin betiko zerrendak 2012ko maiatzaren 15ean argitaratuko dira inskripzioko ikastetxeetan eta "Sarrera-probak" izeneko fitxan. Horretan, Hezkuntza Departamentuaren web orrialdetik (http:///www.educacion.navarra.es) sartuko da.

Zerrenda horietan, izangaiak epaimahaien arabera nola banatzen diren adieraziko da, baita zein ikastetxetan eginen den erdi mailako zikloetan sartzeko proba.

Probaren egitura eta edukia.

11. Erdi mailako zikloetako sarrera-proba komuna izanen da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako helburu orokorretara egokitua, eta izangaiak ikasketa horiek aprobetxamenduz egiteko duen heldutasuna neurtuko da.

Probak hiru arlo hauek ditu:

-Soziolinguistika: bi ariketa izanen ditu, Gaztelania edo Euskara eta Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia arloei buruzko galderekin.

-Matematika: ariketa bat izanen da, Matematika arloari buruzko galderekin.

-Zientzia-Teknologia: 14 galderako ariketa izanen du: 7 Natur Zientziei buruzkoak eta beste 7 Teknologiari buruzkoak. Horietarik gehienez ere 10 hautatuko dira.

Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren edukiak, ezaugarriak eta ebaluazio irizpideak 11. eranskinean ageri dira.

12. Gaztelaniaren ariketa eta Euskararen ariketa gaztelaniaz eta euskaraz, hurrenez hurren, erantzun beharko dira, zein den ere proba egiteko aukeratu den hizkuntza.

Salbuespenak.

13. Erdi mailako zikloetan sartzeko probako arloren batetik salbuesteko eskatzeko, baldintza hauetakoren bat betetzen dela frogatu beharko da arlo bakoitzeko:

a) Soziolinguistika arloko salbuespena:

-Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko komunikazio eta gizarte esparruetako borondatezko moduluak gaindituak izatea, nahitaezko moduluez gainera.

-Helduentzako Bigarren Hezkuntzako komunikazio eta gizarte esparruetako 4. moduluak gaindituak izatea.

-Soziolinguistikaren arloa gainditua izatea Nafarroako Foru Komunitatean lehendik egindako lau deialdietako batean. Kasu horretan, Koordinazio Epaimahaiak ofizioz sartuko du lortutako kalifikazioa.

b) Matematika arloko salbuespena:

-Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko borondatezko moduluen esparru zientifiko-teknologikoa gainditua izatea, nahitaezko moduluez gainera.

-Helduentzako Bigarren Hezkuntzako esparru zientifiko-teknologikoko 4. moduluak gaindituak izatea.

-Matematikaren arloa gainditua izatea Nafarroako Foru Komunitatean lehendik egindako lau deialdietako batean. Kasu horretan, Koordinazio Epaimahaiak ofizioz sartuko du lortutako kalifikazioa.

c) Zientzia-Teknologiaren arloko salbuespena:

-Hasierako Lanbide Kualifikazioko programa bati dagozkion nahitaezko moduluak gaindituak izatea.

-Lanbide Hastapeneko Programa bat gainditua izatea.

-Helduentzako Bigarren Hezkuntzako esparru zientifiko-teknologikoko 4. moduluak gaindituak izatea.

-Zientzia-Teknologiaren arloa gainditua izatea Nafarroako Foru Komunitatean lehendik egindako lau deialdietako batean. Kasu horretan, Koordinazio Epaimahaiak ofizioz sartuko du lortutako kalifikazioa.

-Urtebeteko lan esperientzia (lanaldi osokoa), gutxienez, frogatzea.

-Gutxienez 1. mailako lanbide ziurtagiria badela frogatzea.

14. Aurreko puntuan adierazitako salbuespenetan interesa duten izangaiek inskripzioaren eskaeran adierazi beharko dute. Aurreko salbuespen kasu bakoitzean aurkeztu beharreko agiriak, inskribatzeko eskabidearekin batera, ondoko hauek izanen dira:

-Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko nahitaezko moduluak, borondatezko moduluak edo borondatezko moduluen esparruak gainditu direla egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoaren fotokopia.

-Helduentzako Bigarren Hezkuntzari dagozkion esparruen moduluak gainditu direla egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoaren fotokopia.

-Lan administrazioak emandako lanbide ziurtagiriaren fotokopia.

-Lanbide Hastapeneko Programa bat gainditu izana frogatzen duen ziurtagiria akademikoaren fotokopia.

-Lan esperientzia frogatzeko, honako hau aurkeztu beharko dute besteren kontuko langileek: Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena). Ziurtagiri horrek enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio aldia jaso behar ditu. Langile autonomoen kasuan: norberaren gain edo autonomo gisa Langileen Araubide Berezian kotizatutako aldiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena).

15. Nafarroako Foru Komunitatean, Lanbide Lantegi batean, Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa baten azken kurtsoan matrikulatuta eta hura gainditzeko moduan dauden ikasleek Zientzia-Teknologiaren arlotik behin-behinekoz salbuesteko eskatzen ahalko diote Koordinazio Epaimahaiari. Horretarako, ikastetxeak ziurtagiri baten bidez egiaztatu beharko du ikaslea programa gainditzeko moduan dagoela, hura maiatzaren 17a baino lehen Koordinazio Epaimahaiari igorrita.

Behin-behineko salbuespenak eragina izateko, nahitaezkoa da izangaiek programa gainditu izanaren ziurtagiria aurkeztea Koordinazio Epaimahaian, ekainaren 22a baino lehen.

16. Koordinazio Epaimahaiak ebatziko du zer eskabide salbuesten diren, onartuen behin betiko zerrendetan "SALBUETSIA" hitza adierazita. Bestela, ukatzearen arrazoia adieraziko da.

Probaren kalifikazioa eta balorazioa.

17. Hiru arloetako bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da.

-Soziolinguistikaren arloko nota izanen da hura osatzen duten irakasgaien ariketen batez besteko aritmetikoa.

-Matematikaren arloko nota izanen da Matematikako ariketan lortutakoa.

-Zientzia-Teknologiaren arloko nota izanen da ariketaren irakasgaietako bakoitzean lortutako kalifikazioen batura.

Probaren azken kalifikazioa 0tik 10era adieraziko da, bi zifra hamartarrekin. Hiru arloetako batez besteko aritmetikoa eginez aterako da, eta bost puntuko kalifikazioa edo handiagoa izanen da positiboa. Gutxienez 4 puntu atera beharko dira arlo bakoitzean batez bestekoa egiteko eta azken kalifikazioa ateratzeko.

Kirol irakaskuntzetako erdi mailan sartzeko probaren azken kalifikazioaren kasuan, 1etik 10era adieraziko da, bi zifra hamartarrekin. Hiru arloetako batez besteko aritmetikoa eginez aterako da, baldin laukoak edo handiagoak badira. Bost puntuko azken kalifikazioa edo handiagoa positiboa izanen da.

Izangaia probaren arloetakoren bat egitetik salbuetsia badago, salbuetsi gabeko arloetako kalifikazioak bakarrik hartuko dira aintzat azken kalifikazioaren kalkulurako. Izangaia arloetakoren bat egitetik salbuetsia badago Nafarroan aurretik egindako deialdietan gainditu zuelako, kasuan kasuko arloaren kalifikazioa aintzat hartuko da probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko.

Azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da.

Proba egiteko eguna, tokia eta deia.

18. Erdi mailako zikloetan sartzeko proba maiatzaren 23an eginen da 14. eranskinean adierazitako ikastetxeetan.

19. Proba egiteko dira nortasun agiri nazionala, atzerritarren identifikazio zenbakia edo pasaportea eraman beharko da, baita ariketak egiteko behar den materiala ere. Informazio hori inskripzioko ikastetxeetan jarriko da agerian probak egin baino bi egun lehenago, izangaiak geletan nola banatzen diren adierazita.

20. Izangaiak egin beharreko arloko edo arloetako ariketetara soilik joanen dira, jarraian zehazten den moduan:

-Arlo Soziolinguistikoa: 15:30ean; iraupena: 2 ordu.

-Arlo Matematikoa: 18:00etan; iraupena: ordubete.

-Arlo Zientifiko-Teknologikoa: 19:20an; iraupena: ordubete.

Proben emaitzak eta erreklamazioak.

21. Emaitzak inskripzioko ikastetxeetan, proba egiteko ikastetxeetan eta, Hezkuntza Departamentuko web orrialdetik (http:///www.educacion.navarra.es) abiatuta, "Sarrera-probak" fitxan argitaratuko dira, ondoren azaltzen diren egunetan:

-Behin-behineko emaitzak: 2012ko ekainaren 1ean.

-Erreklamazioak: 2012ko ekainaren 1etik 4ra, biak barne.

-Behin betiko emaitzak: 2012ko ekainaren 22an.

22. Erreklamazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Santo Domingo kalea, 8), Koordinazio Epaimahaiko buruari igorriko zaion idazki baten bidez. Idazkia 15. eranskinean ageri den ereduaren arabera egin beharko da.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, kasuan kasuko Ebaluazio Epaimahaiak aztertu eta ebazteko bilduko dira.

23. Emaitzen behin betiko aktak jendaurrean jartzea ebazpenen eta ondorengo egintzen kontrako erreklamazioen inguruan Ebaluazio Epaimahaiek eta proben Koordinazio Epaimahaiak hartzen dituzten erabakiak aditzera emateko bidea izanen da.

Egiaztagiriak.

24. Erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri bat, 16. eranskineko ereduaren araberakoa, jasotzeko. Gai dela adieraziko da bertan, eta zein kalifikazio, bi zifra hamartarrekin adierazia, lortu duen.

25. Interesdunek probarako inskripzioa egin zuten tokian eskuratzen ahalko dituzte erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiriak, 2012ko ekainaren 22tik aurrera.

26. Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren arlo bat edo gehiago gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiria bat izateko, 18. eranskineko ereduaren araberakoa. Bertan adieraziko da zein arlo gainditu diren, eta kalifikazioa adieraziko da, 5etik 10era, bi zifra hamartar zehaztuta.

Gainditutako arloek hala jarraituko dute Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren hurrengo deialdietan.

27. Probaren zein arlo gainditu diren frogatzen duten agiriak 2012ko urritik aurrera eskuratuko dira Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuan (Santo Domingo kalea, 8, Iruña).

3. ERANSKINA

Goi mailako zikloetako sarrera-proba

Goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko baldintza akademikoen ordezko heldutasun proba

Oinarriak

Inskribatzeko baldintzak.

1. Goi mailako zikloetako sarrera-proban inskribatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

-Zikloetan zuzenean sartzeko behr den titulazio akademikoa ez izatea.

-Gutxienez 19 urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea.

-18 urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea, eta goi mailako zein ziklotan sartu nahi den, harekin lotutako teknikari titulua izatea. Pertsona horiek ebazpen honen 7. eranskinean zehaztutako proba modalitatean inskribatuko dira, zer teknikari titulu duten, haren lanbide arloaren arabera.

-Kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetako sarrera-proban inskribatzen direnek, 19 urte izateaz gainera, kasuan kasuko kirol modalitate edo espezialitateko kirol teknikariaren titulua eduki beharko dute; bestela, 18 urte izan eta, kirol modalitate edo espezialitateko kirol teknikariaren tituluaz gain, Gorputz eta Kirol Jardueren lanbide arloko teknikari titulu bat.

2. Goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko baldintza akademikoen ordezko heldutasun proban inskribatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

-Goi mailako arte irakaskuntzetan zuzeneko sarbidea ematen duen titulazio akademikoa ez edukitzea.

-19 urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea.

3. Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 21.5 artikuluak ezarri moduan, ezin izanen da sarrera-probetan parte hartu autonomia erkidego batean baino gehiagotan.

Inskripzioa.

4. Goi mailako zikloetan sartzeko proban eta goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko baldintza akademikoen ordezko heldutasun proban inskribatzeko epe arrunta: 2012ko martxoaren 12tik 16ra, biak barne. Toki hauetan egiten ahalko da inskripzioa:

-Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxe publiko eta itunduetako edozeinetan, 10. eranskinean ageri den moduan.

-On line, www.educacion.navarra.es web orrialdean, "Hezkuntza sistema", "Etapak eta irakaskuntzak", "Lanbide Heziketa/Sarrera-probak" epigrafeen azpian; horretarako, ziurtagiri digital balioduna izan beharko da.

-Kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proban bakarrik, edo goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko baldintza akademikoen ordezko heldutasun proban, inskribatzen diren pertsonek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan (Santo Domingo kalea, 8, Iruña) aurkeztu beharko dute eskabidea.

5. Epe berezia: 2012ko apirilaren 19an eta 20an. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan soilik (Santo Domingo kalea, 8, Iruña) eginen da inskripzioa.

6. Izangai bakoitzak eskabide bakar bete beharko du inskribatzeko:

-9 A eranskineko ereduaren arabera, Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko proban inskribatutakoen kasuan.

-9 B eranskineko ereduaren arabera, kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proban inskribatutakoen kasuan, eta 9 C eranskinaren arabera, goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko baldintza akademikoen ordezko heldutasun proban inskribatutakoen kasuan.

Inskripzioa errepikatuz gero, ez da prozesuan onartuko. Erdi eta goi mailako zikloetako sarrera-proban inskribatzeko behar diren baldintzak betetzen diren kasuetan, haietako bakoitzerako diseinatutako inskripzioko inprimakiak aurkezten ahalko dira.

7. Inskripzioa egiten duten ikastetxeek inskripzio eskabidearen fotokopia emanen dute frogagiri gisa, eta bertan sarrerako eguna eta zigilua agertuko dira.

Dokumentazioa.

8. Izangaiek dokumentazio hau erantsi beharko diote inskripzio eskabideari:

a) Lanbide heziketako eta arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proban:

-Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, atzerritarren identifikazio zenbakiarena edo pasaportearena.

-Ezarritako diru kopurua, sarrera-probetan inskribatzeko tasaren kontzeptu gisa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Diru-bilketa kontuan sartu izanaren gordekina.

-Familia ugariaren kasuan, horren agiriaren fotokopia.

-Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati batetik salbuesteko eskatuz gero, eranskin honen 20. oinarrian zehaztutako frogagirien fotokopiak erantsiko dira.

-Minusbaliotasuna dela-eta egokitzapena eskatzen duten pertsonek, horri dagokion frogagiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute, eta zer egokitzapen behar duten adierazi.

-Ziurtagiri Akademikoa izanez gero, horren fotokopia, prestakuntzako kurtsoko irakasgaien kalifikazioak eta batez besteko nota adierazita.

2011-2012 ikasturtean, Nafarroako Foru Komunitatean goi mailako sarrera-probetarako prestakuntzako kurtsoan matrikulatuta dauden izangaien kasuan, ikastetxeek, maiatzaren 29a baino lehen, aktak igorriko dituzte Koordinazio Epaimahaira, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak urtarrilaren 27an emandako 8/2010 Ebazpenaren 25. puntuarekin bat. Ebazpen horren bidez, Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetako sarrera-probetarako prestakuntzako kurtsoa ezarri zen.

Nafarroako Foru Komunitatean ez beste autonomia erkidego batean, prestakuntzako kurtsoan 2011-2012 ikasturtean matrikulatuta dauden izangaien kasuan, maiatzaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dute kalifikazioei buruzko dokumentazioa eta kurtso horretako babes besteko nota.

b) Araubide bereziko kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proban, a) idatz-zatian aipatutako dokumentazioaz gain, honako hauek:

-Kirol teknikariaren tituluaren fotokopia.

-Kirol irakaskuntzetako erdi mailako zikloko ziurtagiri akademikoaren fotokopia, zikloko azken batez besteko oharra jasotzen duena.

c) Goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko baldintza akademikoen ordezko heldutasun proban:

-Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, atzerritarren identifikazio zenbakiarena edo indarrean dagoen pasaportearena.

-Ezarritako diru kopurua, sarrera-probetan inskribatzeko tasaren kontzeptu gisa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Diru-bilketa kontuan sartu izanaren gordekina.

-Familia ugariaren kasuan, horren agiriaren fotokopia.

-Minusbaliotasuna dela-eta egokitzapena eskatzen duten pertsonek, horri dagokion egiaztagirien fotokopia aurkeztu beharko dute, eta zer egokitzapen behar duten adierazi.

Izangaiek prozesuan aurkezten dituzten agiriak 2013ko urtarrilean jaso ahal izanen dira Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuan (Santo Domingo kalea, 8, Iruña). Jasotzen ez diren agiriak suntsitu eginen dira.

9. Inskripzioak jasotzen dituzten ikastetxeek, martxoaren 30a baino lehen, salbuespenari, minusbaliotasunagatiko egokitzapenari eta aurreko urteetako prestakuntzako kurtsoko ziurtagiri akademikoei buruzko dokumentazioa bakarrik igorriko diote Koordinazio Epaimahaiari.

Onartu eta baztertuen zerrenda.

10. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak (horietan adieraziko dira baztertzeko arrazoiak) 2012ko maiatzaren 2an argitaratuko dira inskribatu den ikastetxeetan eta "Sarrera-probak" izeneko fitxan. Horretan, Hezkuntza Departamentuaren web orrialdetik (http:///www.educacion.navarra.es) sartuko da.

Zerrenda horietan salbuespenei emandako ebazpena, baimen partzialak eta/edo izangaiek eskatutako proba egokitzapenak adieraziko dira, baita dagokion hobaria ere.

Erreklamazioak egiten ahalko dira, maiatzaren 2tik 4ra bitarte, biak barne, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan (Santo Domingo kalea, 8, Iruña) sarrera-proben Koordinazio Epaimahaiko buruari zuzenduak, 15. eranskineko ereduarekin bat.

11. Koordinazio Epaimahaiak erreklamazioak ebatzitakoan, onartutakoen behin betiko zerrendak 2012ko maiatzaren 15ean argitaratuko dira inskribatu den ikastetxeetan eta "Sarrera-probak" izeneko fitxan. Horretan, Hezkuntza Departamentuaren web orrialdetik (http:///www.educacion.navarra.es) sartuko da.

Zerrenda horietan, izangaien banaketa, epaimahaien araberakoa, agertuko da, baita zein ikastetxetan eginen diren goi mailako zikloetan sartzeko proba eta goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko baldintza akademikoen ordezko heldutasun proba ere.

Proben egitura eta edukia.

12. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren bidez frogatuko da, alde batetik, izangaiak Batxilergoaren helburuei dagokienez duen heldutasuna eta, bestetik, kasuan kasuko lanbide arloarekiko dituen gaitasunak.

Probak bi zati izanen ditu:

a) Zati komuna.

b) Berariazko zatia.

Bi zatien antolaketa, edukiak, egitura eta curriculum erreferenteak 12. eta 13. eranskinetan jaso dira.

13. Hurrengo irakasgai hauek osatzen dute Zientziak eta Ingeniaritza, Gizarte Zientziak eta Osasun Zientziak modalitateen zati komuna:

-Gaztelania edo Euskara.

-Espainiako historia.

-Atzerriko hizkuntza: ingelesa edo frantsesa.

-Matematika edo Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika.

Gizarte Zientziak eta Osasun Zientziak modalitateetan inskribatu diren izangaiek Gizarte Zientziei aplikatutako Matematikako ariketa eginen dute, eta Zientziak eta Ingeniaritza modalitatekoek Matematikako ariketa.

14. Irakasgai hauek osatzen dute Arteak modalitatearen zati komuna:

-Gaztelania edo Euskara.

-Artearen historia.

-Atzerriko hizkuntza: ingelesa edo frantsesa.

15. Proba modalitate bakoitzerako bereizitako irakasgaietan antolatua dago berariazko zatia, jarraian zehazten den moduan:

a) Zientziak eta Ingeniaritza:

-Fisika eta Kimika.

-Marrazketa teknikoa.

-Industriako teknologia.

b) Osasun Zientziak:

-Biologia.

-Kimika eta Fisika.

-Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak.

c) Gizarte Zientziak:

-Enpresaren ekonomia.

-Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak.

-Geografia.

d) Arteak:

-Marrazketa artistikoa.

-Bolumena.

-Marrazketa teknikoa.

Probaren berariazko zatia egin behar duten izangaiek modalitate bakoitzarekin lotutako hiru irakasgaietatik biri dagozkien ariketak hautatuko dituzte. Hori inskripzioko eskabidean adieraziko dute.

16. Osasun zientzien modalitateko goi mailako zikloetan sartzeko proben zati komunak osatzen du araubide bereziko kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba, eta irakasgai hauek izanen ditu:

-Gaztelania edo Euskara.

-Espainiako historia.

-Atzerriko hizkuntza: ingelesa edo frantsesa.

-Gizarte zientziei aplikatutako matematika.

17. Irakasgai hauek osatuko dute Goi mailako Arte Irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba:

-Gaztelania edo Euskara.

-Artearen Historia edo Espainiako Historia.

-Atzerriko hizkuntza: ingelesa edo frantsesa.

Curriculumaren edukiak eta erreferenteak 13. eranskinean jaso dira.

18. Gaztelaniaren ariketa eta Euskararen ariketa gaztelaniaz eta euskaraz, hurrenez hurren, erantzun beharko dira, zein den ere proba egiteko aukeratu den hizkuntza.

Atzerriko hizkuntzaren ariketa atzerriko hizkuntzan erantzun beharko da.

Salbuespenak.

19. Goi mailako zikloetan sartzeko probako zatiren batetik salbuesteko eskatzeko, baldintza hauetakoren bat betetzen dela frogatu beharko da zati bakoitzeko:

a) Zientziak eta Ingeniaritza, Osasun Zientziak edo Gizarte Zientziak modalitateetako goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komunetik salbuesteko:

-Aipatu hiru proba modalitateetako edozeinen zati komuna gainditua izatea Nafarroako Foru Komunitateko aurreko lau deialdietan. Kasu horretan, Koordinazio Epaimahaiak ofizioz sartuko du lortutako kalifikazioa.

b) Arteak modalitateko goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komunetik salbuesteko:

-Arteak modalitateko probaren zati komuna gainditua izatea Nafarroako Foru Komunitateko aurreko lau deialdietan. Kasu horretan, Koordinazio Epaimahaiak ofizioz sartuko du lortutako kalifikazioa.

c) Goi mailako zikloetako sarrera-probaren berariazko zatitik salbuesteko:

-Proba modalitatearekin loturiko teknikari titulu baten jabe izatea. Horretarako, pertsona horiek ebazpen honen 7. eranskinean lanbide arlo bakoitzerako ezartzen den proba modalitatean inskribatuko dira.

-2. mailako edo goragoko lanbide ziurtagiria izatea, 5. eranskinean proba modalitate bakoitzerako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

-5. eranskinean proba modalitate bakoitzerako aipatzen diren lanbide arloetako batean teknikari laguntzaile titulua (LH1) izan eta gutxienez urtebeteko lan esperientzia (lanaldi osokoa) frogatzea.

-5. eranskinean proba modalitate bakoitzerako aipatzen diren lanbide arloetako batean gutxienez ere bi urteko lan esperientzia izatea, lanaldi osoarekin.

d) Zientziak eta Ingeniaritza, Osasun Zientziak edo Gizarte Zientziak modalitateetako goi mailako zikloetako sarrera-probaren berariazko zatitik salbuesteko:

-Aipatu hiru proba modalitateetako edozeinen zati komuna gainditua izatea Nafarroako Foru Komunitateko aurreko lau deialdietan; betiere, hiru proba modalitate horietako batean inskribatuta egon beharko da. Kasu horretan, Koordinazio Epaimahaiak ofizioz sartuko du lortutako kalifikazioa.

e) Arteak modalitateko goi mailako zikloetako sarrera-probaren berariazko zatitik salbuesteko:

-Arteak modalitateko berariazko zatia gainditua izatea Nafarroako Foru Komunitateko aurreko lau deialdietan; betiere, hiru proba modalitate horietako batean inskribatuta egon beharko da. Kasu horretan, Koordinazio Epaimahaiak ofizioz sartuko du lortutako kalifikazioa.

f) Osasun Zientzien proba modalitateko berariazko zatitik salbuesteko, Gorputz eta Kirol Jardueren lanbide arloko goi mailako heziketa zikloa egin behar duten goi mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat:

-Goi mailako edo errendimendu handiko kirolari izatea frogatzea, Goi mailako eta errendimendu handiko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

20. Aurreko puntuan adierazitako salbuespenetan interesa duten izangaiek inskripzioaren eskabidean adierazi beharko dute. Aurreko salbuespen kasu bakoitzean aurkeztu beharreko agiriak, inskribatzeko eskabidearekin batera, ondoko hauek izanen dira:

a) Teknikariaren eta/edo teknikari laguntzailearen tituluaren fotokopia.

b) Lan administrazioak emandako lanbide ziurtagiriaren fotokopia, kualifikazio maila berariaz adierazita.

c) Goi mailako edo errendimendu handiko kirolari izatea frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia.

d) Lan esperientzia frogatzeko, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

-Besteren konturako langileen kasuan: Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren edo lan mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio aldia adierazita, eta zer enpresatan lortu den lan esperientzia haren ziurtagiria, kontratuaren iraunaldia, egin den jarduera eta zenbat denboran egin den berariaz adierazita.

-Langile autonomoen kasuan: bere konturako langileen edo langile autonomoen Araubide Berezian kotizatutako aldiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena) eta jarduera ekonomikoen zergan altan egondako aldiaren ziurtagiria.

21. Koordinazio Epaimahaiak ebatziko du zer eskabide salbuesten diren. Onartuen behin betiko zerrendetan "Salbuetsia" hitza agertuko da; hala ez bada, ukatzearen arrazoia jarriko da.

22. Prestakuntzako kurtsoa Nafarroako Foru Komunitatean egina duten edo egiten ari diren izangaiak, irakasgai guztiak gainditu badituzte, ez dira aurkeztuko goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komunean. Prestakuntzako kurtsoan, Gaztelania, Espainiako Historia, Atzerriko Hizkuntza eta Matematika edo Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika irakasgaietan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa hartuko da sarrera-probako zati komunaren kalifikaziotzat.

Prestakuntzako kurtsoa Nafarroako Foru Komunitatean egina duten edo egiten ari diren izangaiak, irakasgai guztiak gainditu ez badituzte, goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komunean aurkeztu beharko dira.

Sarrera-probetako Koordinazio Epaimahaiak egiaztatuko du nork aurkeztu beharko duen. Horretarako, goi mailako zikloan sartzeko probetarako prestakuntzako kurtsoa ematen duten ikastetxeek, maiatzaren 29a baino lehen, lortutako kalifikazioak igorriko dizkiote Koordinazio Epaimahaiari, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak urtarrilaren 27an emandako 8/2010 Ebazpenaren 25. puntuarekin bat. Ebazpen horren bidez, Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak prestatzeko kurtsoa ezarri zen.

Egiaztapen horren emaitza eta Nafarroako Foru Komunitatean prestakuntzako kurtsoa egina duten edo egiten ari direnei eman beharreko hobaria inskripzioko ikastetxeetan argitaratuko dira, ekainaren 1ean.

Proben kalifikazioa eta balorazioa.

23. Probaren bi zatietako bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da.

-Zati komuna: irakasgai bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da. Hautatzen den modalitatean egin beharreko ariketetan lortutako notaren batez bestekoa izanen da zati horren azken nota. Probaren zati komuna egin behar ez duten prestakuntzako kurtsoko izangaientzat, 22. oinarrian aipatu direnentzat, prestakuntzako kurtsoan Gaztelania, Espainiako Historia, Atzerriko Hizkuntza eta Matematika edo Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika irakasgaietan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa hartuko da zati komunaren kalifikaziotzat.

-Berariazko zatia: irakasgai bakoitzeko azterketa 0tik 10era kalifikatuko da. Bi azterketetan lortutako noten batez besteko aritmetikoa izanen da zati honen azken nota.

24. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren azken kalifikazioa 0tik 10era adieraziko da, bi zifra hamartarrekin. Zatien batez besteko aritmetikoa eginez aterako da, eta bost puntuko kalifikazioa edo handiagoa izanen da positiboa. Gutxienez 4 puntu atera beharko dira zati bakoitzean batez bestekoa egiteko.

25. Prestakuntzako kurtsoa egina dutenentzat, azken kalifikazioa kalkulatzeko, prestakuntzako kurtsoan lortutako kalifikazioa bider 0,15 eginda ateratzen den puntuazioa gehituko zaio aurreko puntuan aipatu batez besteko aritmetikoari.

Azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da.

26. Izangaia probaren zatietakoren bat egitetik salbuetsia badago, salbuetsi gabeko zatiko kalifikazioa bakarrik hartuko da aintzat azken kalifikazioaren kalkulurako. Izangaia zatietakoren bat egitetik salbuetsia badago Nafarroan aurretik egindako deialdietan gainditu zuelako, zati horren kalifikazioa aintzat hartuko da probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko.

27. Kirol irakaskuntzetako goi mailan sartzeko probaren azken kalifikazioaren kasuan, 1etik 10era adieraziko da, bi zifra hamartarrekin. Sarrera-probako kalifikazioaren eta kirol teknikariaren irakaskuntzetako azken kalifikazioaren arteko batez besteko aritmetikoa eginen da, baldin biak laukoak badira edo handiagoak. Bost puntuko azken kalifikazioa edo handiagoa positiboa izanen da.

28. Ariketetan lortutako batez besteko nota aritmetikoa, 0tik 10era eta bi zifra hamartarrekin adierazia, izanen da goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun probaren azken kalifikazioa, eta 5 puntu edo gehiago lortu beharko dira gainditzeko.

Proba egiteko tokia, eguna, eta deia.

29. Goi mailako zikloetan sartzeko proba eta goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba egun hauetan eginen dira: 2012ko maiatzaren 30ean berariazko zatia, eta ekainaren 4an zati komuna eta heldutasun proba, 14. eranskinean adierazitako ikastetxeetan.

30. Proba egiteko deira nortasun agiri nazionala, atzerritarren identifikazio zenbakia edo pasaportea eraman beharko da, baita ariketak egiteko behar den materiala ere. Informazio hori inskripzioko ikastetxeetan jarriko da agerian probak egin baino bi egun lehenago, izangaiak geletan nola banatzen diren adierazita.

31. Izangaiak egin beharreko zatiko edo zatietako ariketetara soilik joanen dira, jarraian zehazten den moduan:

a) Berariazko zatia: maiatzaren 30ean, 15:30ean: deia eta agiriak egiaztatzea berariazko zatiko ariketak egiteko.

Bi ariketak egiteko denbora 2 ordu eta 30 minutukoa izanen da, salbu Arteak modalitaterako, horretarako 3 ordu eta 30 minutukoa izanen baita.

b) Zati komuna eta heldutasun proba: ekainaren 4an.

Izangaiak egin beharreko irakasgaien ariketetara soilik azalduko dira, jarraian zehazten den moduan:

-Gaztelania / Euskara: 15:30ean; iraunaldia: ordubete.

-Espainiako Historia edo Artearen Historia: 17:10ean; iraunaldia: ordubete.

-Atzerriko hizkuntza (ingelesa / frantsesa): 18:25ean; iraunaldia: ordubete.

-Matematika edo Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika: 19:30ean; iraunaldia: ordubete.

Proben emaitzak eta erreklamazioak.

32. Emaitzak inskripzioko ikastetxeetan, proba egiteko ikastetxeetan eta, Hezkuntza Departamentuko web orrialdetik (http:///www.educacion.navarra.es) abiatuta, "Sarrera-probak" fitxan argitaratuko dira, ondoren azaltzen diren egunetan:

-Behin-behineko emaitzak: 2012ko ekainaren 13an.

-Erreklamazioak: 2012ko ekainaren 13tik 15era, biak barne.

-Behin betiko emaitzak: 2012ko ekainaren 25ean.

33. Erreklamazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Santo Domingo kalea, 8), Koordinazio Epaimahaiko buruari igorriko zaion idazki baten bidez. Idazkia 15. eranskinean ageri den ereduaren arabera egin beharko da.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, kasuan kasuko Ebaluazio Epaimahaiak aztertu eta ebazteko bilduko dira.

34. Emaitzen behin betiko aktak jendaurrean jartzea ebazpenen eta ondorengo egintzen kontrako erreklamazioen inguruan Ebaluazio Epaimahaiek eta proben Koordinazio Epaimahaiak hartzen dituzten erabakiak aditzera emateko bidea izanen da.

Egiaztagiriak.

35. Goi mailako zikloetan sartzeko proba eta goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba gainditzen dituenak eskubidea izanen du ziurtagiri bat, 17. eranskineko ereduaren araberakoa, jasotzeko. Gai dela adieraziko da bertan, eta zein kalifikazio, bi zifra hamartarrekin adierazia, lortu duen. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren ziurtagirien kasuan, zein lanbide arlotan sartzeko balio duten ere adieraziko da.

36. Interesdunek probarako inskripzioa egin zuten tokian eskuratzen ahalko dituzte goi mailako zikloetan sartzeko proba eta goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba gainditu izanaren ziurtagiriak, 2012ko ekainaren 25etik aurrera.

37. Interesdunek Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuan (Santo Domingo kalea; Iruña) eskuratzen ahalko dituzte kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiriak, 2012ko ekainaren 25etik aurrera.

38. Interesdunek Hezkuntza Departamentuko Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalean (Santo Domingo kalea; Iruña) eskuratzen ahalko dituzte goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba gainditu izanaren ziurtagiriak, 2012ko ekainaren 25etik aurrera.

39. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati bat gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiria bat izateko, 18. eranskineko ereduaren araberakoa. Bertan adieraziko da zein zati gainditu den, eta kalifikazioa adieraziko da, 5etik 10era, bi zifra hamartar zehaztuta.

Gainditutako zatia Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren hurrengo deialdietan hartzen ahalko da kontuan.

40. Probaren zein zati gainditu den frogatzen duen dokumentua 2012ko urritik aurrera eskuratuko da Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuan (Santo Domingo kalea; Iruña).

4. ERANSKINA

Epaimahaien osaera eta eginkizunak

Koordinazio Epaimahaia.

1. Koordinazio Epaimahai bat eratuko da, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak izendatua, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak proposatuta, eta mahaiburu bat eta zortzi mahaikide izanen ditu.

Mahaiburua Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko kide bat izanen da, hiru mahaikide Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Ataleko kideak izanen dira (horietako bat idazkaria izanen da), eta gainerakoak katedradunen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetakoak izanen dira.

Era berean, Koordinazio Epaimahaiak aholkulariak eska ditzake beharrezkoa iruditzen zaionean.

Koordinazio Epaimahaia 2012ko otsailean eratuko da.

2. Koordinazio Epaimahaiaren eginkizunak.

a) Hurrengo oinarrian deskribatzen diren eta beharrezkoak diren Ebaluazio Epaimahaien eta aholkularien kopurua zehaztea, eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariari epaimahai horiek osatuko dituzten kideen izendapena proposatzea.

b) Probak egin eta ebaluatzeko prozesua antolatzea.

c) Probak prestatzea eta horiek ebaluatu eta kalifikatzeko irizpideak ezartzea.

d) Hezkuntza Departamentuko web-orrialdean argitaratzea izangai onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak, baita horiei aurkeztutako erreklamazioak ebaztea ere.

e) Sarrera-probetan onartuak izateko epez kanpo aurkezten diren eskabideak ebaztea.

f) Bidezkoak diren probako arloetatik edo zatietatik zer eskabide salbuesten diren ebaztea.

g) Prestakuntzako kurtsoa egina duten ikasleei dagozkien hobariak ezartzea.

h) Prestakuntzako kurtsoko zein ikaslek egin behar duten probaren zati komuna egiaztatu eta aurkezten ez diren prestakuntzako kurtsoko ikasleei zati horretan ematen zaien kalifikazioa zehaztea, 3. eranskineko 22. oinarrian adierazitakoaren arabera.

i) Egiten diren erreklamazioen gaineko ebazpena ematea, proben kalifikazioari buruzkoak izan ezik, horiek Ebaluazio Epaimahaien eskumenekoak baitira.

j) Sarrera-probak behar bezala egin daitezen zaintzea.

k) Prozesuko aktak osatzea.

l) Proba gainditzen duten izangaien ziurtagiriak ematea, bai eta probaren zati bat gainditu dutela egiaztatzen duten agiriak ere.

Ebaluazio Epaimahaiak eta aholkulariak.

3. Ebaluazio Epaimahaiak eratuko dira, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuta eta Koordinazio Epaimahaiak proposatuta. Guztiek izanen dute mahaiburua eta, zer irakasgai ebaluatu behar diren, horren arabera zehaztuko diren adina mahaikide eta aholkulari.

Ebaluazio Epaimahaietako kideak eta aholkulariak ondoko hauek izanen dira: 2011-2012 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean, lehentasunez, Bigarren Hezkuntzako institutuetan, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuetan eta Arte Eskoletan prestakuntzako kurtsoa eman duten katedradunak, Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

4. Abuztuaren 10eko 16/2011 Ebazpenean ezarritakoarekin bat, sarrera-proben prozesuan parte hartzea nahitaezkoa da eta bertan parte hartzen duten epaimahaietako kideei eta aholkulariei diru konpentsazioak emanen zaizkie giza baliabideen kudeaketa sisteman ezarritako elementu aldagarrien zerrendako kontzeptuengatik.

5. Ebaluazio Epaimahaien eginkizunak:

a) Proben antolaketa eta garapena bermatuko duten neurri egokiak hartzea, ikastetxeko baliabideen arabera.

b) Probetara joatea eta haiek modu egokian gauzatzen direla zaintzea.

c) Izangaien nortasuna egiaztatzea.

d) Probak zuzendu eta kalifikatzea.

e) Proben behin-behineko eta behin betiko emaitzen aktak osatu eta probak egin diren ikastetxean argitaratzea.

f) Proben kalifikazioen aurka aurkezten diren erreklamazioak ebaztea.

6. Zikloetan sartzeko proben Ebaluazio Epaimahaiak honela eratuko dira:

-Erdi mailako epaimahaiak: 2012ko maiatzaren 18an.

-Goi mailako epaimahaiak: 2012ko maiatzaren 25ean.

7. Zuzenketarako aholkularien eginkizunak:

a) Kasuan kasuko Ebaluazio Epaimahaia eratzeko ekitaldira agertzea.

b) Probak zuzendu eta kalifikatzea.

c) Proben kalifikazioen aurka aurkezten diren erreklamazioak ebaztea.

8. Zainketarako aholkularien eginkizuna izanen da probak egiteko prozesua zaintzea eta kontrolatzea.

Errekurtsoak.

9. Ebaluazio Epaimahaiek eta Koordinazio Epaimahaiak ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari zuzendua, emaitzen behin betiko aktak argitaratu eta biharamunetik, hilabeteko epean.

10. Deialdi honen, bere oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, Ebaluazio Epaimahaiek edo Koordinazio Epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

5. ERANSKINA

Goi mailako zikloetan sartzeko proba modalitate bakoitzak zer lanbide arlotarako bidea zabaltzen duen

PROBA MODALITATEA

LANBIDE ARLO HAUETAN SARTZEKO AUKERA EMATEN DU

Zientziak eta Ingeniaritza

Nekazaritza

Arte Grafikoak

Eraikuntza eta Obra Zibilak

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Fabrikazio Mekanikoa

Irudia eta Soinua

Elikagaien Industriak

Erauzketa Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

Itsaso eta Arrantza arlokoak

Kimika

Segurtasuna eta Ingurumena

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Beira eta Zeramika

Osasun Zientziak

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Nekazaritza

Ostalaritza eta Turismoa

Irudi Pertsonala

Kimika

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

"Lanbideko arriskuen prebentzioa" goi mailako prestakuntza zikloa, Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arlokoa

Gizarte zientziak

Gorputz eta kirol jarduerak

Administrazioa eta Kudeaketa

Merkataritza eta Marketina

Ostalaritza eta Turismoa

Irudi pertsonala

Informatika eta Komunikazioak

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

"Lanbideko arriskuen prebentzioa" goi mailako prestakuntza zikloa, Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arlokoa

Arteak

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arloak

Arte Grafikoak

Ostalaritza eta Turismoa

Irudia eta Soinua

Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza

Beira eta Zeramika

6. ERANSKINA

25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba aukera bakoitzak zer lanbide arlotarako bidea zabaltzen duen

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBA AUKERA 25 URTETIK GORAKOENTZAT

LANBIDE ARLO HAUETAN SARTZEKO AUKERA EMATEN DU

A aukera (arteak eta giza zientziak)

Arte Grafikoak

Ostalaritza eta Turismoa

Irudia eta Soinua

Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza

Beira eta Zeramika

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arloak

B aukera (zientziak)

Nekazaritza

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Irudi Pertsonala

Elikagaien Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Itsaso eta Arrantza arlokoak

Kimika

Osasuna

C aukera (osasun zientziak)

Gorputz eta kirol jarduerak

Nekazaritza

Irudi Pertsonala

Kimika

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

D aukera (gizarte eta zuzenbideko zientziak)

Gorputz eta kirol jarduerak

Administrazioa eta Kudeaketa

Merkataritza eta Marketina

Ostalaritza eta Turismoa

Informatika eta Komunikazioak

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

E aukera (ingeniaritza eta arkitektura)

Arte Grafikoak

Eraikuntza eta obra zibila

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Fabrikazio Mekanikoa

Irudia eta Soinua

Elikagaien Industriak

Erauzketa Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

Garraioa eta Ibilgailuen mantentze-lanak

7. ERANSKINA

Hurrengo hauek egin beharreko proba modalitatea

-18 urte eta teknikari titulua izanik inskribatuta daudenek (ez dute probaren berariazko zatia egin beharko).

-Teknikari titulua izanik inskribatuta daudenek ez dute probaren berariazko zatia egin beharko.

TEKNIKARI TITULUKO LANBIDE ARLOAK

PROBA MODALITATEA

Gorputz eta Kirol Jarduerak

-Osasun Zientziak

-Gizarte Zientziak

Administrazioa eta Kudeaketa

-Gizarte Zientziak

Nekazaritza

-Zientziak eta Ingeniaritza

-Osasun Zientziak

Arte Grafikoak

-Zientziak eta Ingeniaritza

-Arteak

Merkataritza eta Marketina

-Gizarte Zientziak

Eraikuntza eta Obra Zibilak

-Zientziak eta Ingeniaritza

Elektrizitatea eta Elektronika

-Zientziak eta Ingeniaritza

Energia eta Ura

-Zientziak eta Ingeniaritza

Fabrikazio Mekanikoa

-Zientziak eta Ingeniaritza

Ostalaritza eta Turismoa

-Gizarte Zientziak

-Osasun Zientziak

-Arteak

Irudia eta Soinua

-Zientziak eta Ingeniaritza

-Arteak

Irudi Pertsonala

-Osasun Zientziak

-Gizarte Zientziak

Elikagaien Industriak

-Zientziak eta Ingeniaritza

Erauzketa Industriak

-Zientziak eta Ingeniaritza

Informatika eta Komunikazioak

-Zientziak eta Ingeniaritza

-Gizarte Zientziak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

-Zientziak eta Ingeniaritza

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

-Zientziak eta Ingeniaritza

Itsaso eta Arrantza arlokoak

-Zientziak eta Ingeniaritza

Kimika

-Zientziak eta Ingeniaritza

-Osasun Zientziak

Osasuna

-Osasun Zientziak

-Gizarte Zientziak

Segurtasuna eta Ingurumena

-Zientziak eta Ingeniaritza

-Osasun Zientziak

-Gizarte Zientziak

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

-Osasun Zientziak

-Gizarte Zientziak

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

-Zientziak eta Ingeniaritza

-Arteak

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

-Zientziak eta Ingeniaritza

Beira eta Zeramika

-Zientziak eta Ingeniaritza

-Arteak

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arloak

-Zientziak eta Ingeniaritza*

-Osasun Zientziak*

-Gizarte Zientziak*

-Arteak

(*) Gehi gaitasun artistikoaren proba.

8. ERANSKINA

Erdi mailako zikloetan sartzeko probak

Inskripzio eskabidea - 2012-2013 ikasturtea

DATU PERTSONALAK

1. deitura:

2. deitura:

Izena:

NAN/AIZ:

Jaioteguna:

Sexua: [ ] Gizonezkoa [ ] Emakumezkoa

Helbidea:

Herria:

Posta kodea:

Helbide elektronikoa:

Tel. zk.:

Nazionalitatea:

EGINDAKO IKASKETAK

LHKP bat egiten Nafarroan: [ ] Lanbide lantegiaren modalitatea [ ] Oinarrizko modalitatea

[ ] DBH egiten

[ ] Helduentzako Bigarren Hezkuntza egiten

[ ] Bestelakoak

AUKERAK

Zer hizkuntzatan egin gogo den sarrera-proba: [ ] Gaztelania [ ] Euskara

Irakasgai aukera: [ ] Gaztelania [ ] Euskara

Arlo honetatik salbuestea: [ ] Soziolinguistika [ ] Matematika [ ] Zientifiko Teknologikoa

Aurreko urteetan arloa gainditzeagatik salbuesteko eskatuz gero, adierazi urtea .................................... (ez da kopia aurkeztu beharrik).

[ ] Proba egokitzea, minusbaliotasuna dela-eta: (Adierazi behar den egokitzapen mota)

DOKUMENTAZIOA

NAHITAEZKOA

[ ] NANaren/AIZren fotokopia

[ ] Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sarrera-probetan inskribatzeko tasa ordaindu izanaren gordekina (Ordainketa gutuna)

OSAGARRIA

[ ] Minusbaliotasunaren frogagiriak

[ ] Familia ugariaren txartelaren fotokopia

Arlo soziolinguistikoa gainditu izanaren frogagiria

[ ] Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko borondatezko moduluen komunikazio eta gizarte esparruak gaindituak izatea, nahitaezko moduluez gainera

[ ] Helduen Bigarren Hezkuntzako komunikazio eta gizarte esparruen 4. moduluak gainditu izanaren ziurtagiri akademikoa

Arlo matematikoa gainditu izanaren frogagiria

[ ] Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko borondatezko moduluen esparru zientifiko-teknologikoa, nahitaezko moduluez gainera, gainditu izanaren ziurtagiri akademikoa

[ ] Helduen Bigarren Hezkuntzako esparru zientifiko teknologikoaren 4. moduluak gainditu izanaren ziurtagiri akademikoa

Arlo zientifiko teknologikoa gainditu izanaren frogagiria

[ ] HLKP bateko nahitaezko moduluak gaindituta izatearen ziurtagiri akademikoa

[ ] LHP bat gainditu izanaren ziurtagiri akademikoa

[ ] Helduen Bigarren Hezkuntzako esparru zientifiko teknologikoaren 4. moduluak gainditu izanaren ziurtagiri akademikoa

[ ] Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren ziurtagiria

[ ] Norberaren gain edo autonomo gisa langileen araubide berezian kotizatutako aldiaren ziurtagiria

[ ] Lanbide ziurtagiria

Aitortzen du, erdi mailako sarrera-proban aurkezteko baldintza betetzen duEla (gutxienez 17 urte izatea, edo proba egiten den urte naturalean betetzea) eta ez duela betetzen erdi mailako heziketa zikloetan zuzenean sartzeko behar diren baldintza akademikoetako bat bakarra ere.

Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira eta ezarritako helbururako bakarrik erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

.................(e)n, 2012ko .............aren ..............(e)an.

Interesduna (sinadura)

9 A ERANSKINA

Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetako sarrera-probak:

Inskripzio eskabidea - 2012-2013 ikasturtea

DATU PERTSONALAK

1. deitura:

2. deitura:

Izena:

NAN/AIZ:

Jaioteguna:

Sexua: [ ] Gizonezkoa [ ] Emakumezkoa

Helbidea:

Herria:

Posta kodea:

Helbide elektronikoa:

Tel. zk.:

Nazionalitatea:

EGINDAKO IKASKETAK

[ ] DBH egiten

[ ] Erdi mailako heziketa zikloa egiten

[ ] Helduentzako Batxilergoa

[ ] Bestelakoak

SARTZEKO BALDINTZAK

[ ] Gutxienez 19 urte izatea 2012/12/31n

[ ] 18 urte izatea 2012/12/31n, eta teknikari titulua, 3. eranskinaren 1. oinarrian xedatutakoaren arabera.

PRESTAKUNTZAKO KURTSOKO IZANGAIAK BAKARRIK

[ ] Prestakuntzako kurtsoa Nafarroako Foru Komunitatean egiten ari da modalitate honetan: honako ikastetxean: ........................

Prestakuntzako kurtso aurreko urteetan egina toki hauetan: [ ] Nafarroa [ ] Beste autonomia erkidego batzuetan Batez besteko nota:

SARRERA-PROBETAN INSKRIBATZEKO ESKATZEN DU, MODALITATE HONETAN

[ ] Zientziak eta Ingeniaritza [ ] Osasun Zientziak [ ] Gizarte Zientziak [ ] Arteak

Zer hizkuntzatan egin gogo den sarrera-proba [ ] Gaztelania [ ] Euskara

[ ] Proba egokitzapena minusbaliotasunagatik (Adierazi zer egokitzapen mota behar den):

Esparru hauetatik salbuesteko eskatzen du: [ ] Zati komuna [ ] Berariazko zatia

ZATI KOMUNA EGIN BEHAR DUTEKEK

Atzerriko hizkuntzaren ariketa egiteko hizkuntza: [ ] Ingelesa [ ] Frantsesa

Ariketa hau egin nahi du: [ ] Gaztelania [ ] Euskara

BERARIAZKO ZATIA EGIN BEHAR DUTENEK (2 IRAKASGAI ADIERAZI)

ZIENTZIAK ETA INGENIARITZA

[ ] Fisika eta Kimika

[ ] Marrazketa Teknikoa

[ ] Industriako Teknologia

OSASUN ZIENTZIAK

[ ] Biologia

[ ] Kimika eta Fisika

[ ] Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak

GIZARTE ZIENTZIAK

[ ] Enpresaren Ekonomia

[ ] I.K.T.

[ ] Geografia

ARTEAK

[ ] Marrazketa Artistikoa

[ ] Bolumena

[ ] Marrazketa Teknikoa

DOKUMENTAZIOA (FOTOKOPIA SOILA)

NAHITAEZKOA

[ ] NAN/AIZ

[ ] Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sarrera-probetan inskribatzeko tasa ordaindu izanaren gordekina (Ordainketa gutuna)

OSAGARRIA

Zientziak eta Ingeniaritza, Osasun Zientziak edo Gizarte Zientziak modalitateetako probaren zati komunetik salbuesteko:

[ ] Aurreko 4 deialdietan 3 modalitate horietako edozeinen zati komuna Nafarroan gainditu izanaren egiaztatze partziala. Adierazi urtea .................. (ez da beharrezkoa egiaztatzearen kopia aurkeztea. Koordinazio Epaimahaiak ofizioz adieraziko du)

Arteak modalitateko probaren zati komunetik salbuesteko:

[ ] Aurreko 4 deialdietan modalitate horren zati komuna Nafarroan gainditu izanaren egiaztatze partziala. Adierazi urtea .................. (ez da beharrezkoa egiaztatzearen kopia aurkeztea. Koordinazio Epaimahaiak ofizioz adieraziko du)

Berariazko zatitik salbuesteko (3. eranskineko 19.c oinarrian xedatutakoaren arabera):

[ ] Teknikari titulua

[ ] Lanbide ziurtagiria

[ ] Teknikari laguntzailearen titulua + zerikusia duen urtebeteko lan esperientzia

[ ] 2 urteko lan esperientzia (lanaldi osokoa), gutxienez:

Azken 2 kasu horietan, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

[ ] Enpresaren ziurtagiria eta Gizarte Segurantzako diruzaintzaren ziurtagiria (besteren konturako langileak)

[ ] Langile Autonomoen Araubide Berezian kotizatutako aldiaren ziurtagiria eta JEZean altan emandako aldiaren ziurtagiria (norberaren konturako langileak)

Zientziak eta Ingeniaritza, Osasun Zientziak, Gizarte Zientziak eta Arteak modalitateetako probaren berariazko zatitik salbuesteko:

[ ] Aurreko 4 deialdietan delako modalitatearen berariazko zatia Nafarroan gainditu izanaren egiaztatze partziala. Adierazi urtea .................. (ez da beharrezkoa egiaztatzearen kopia aurkeztea. Koordinazio Epaimahaiak ofizioz adieraziko du)

Osasun Zientziak modalitatearen berariazko zatitik salbuesteko, Gorputz eta Kirol Jarduerak lanbide arloko goi mailako ziklo bat egin nahi izanez gero:

[ ] Goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izatea frogatzeko dokumentazioa

[ ] prestakuntzako kurtsoko kalifikazioen ziurtagiri akademikoa

[ ] Minusbaliotasunaren frogagiriak

[ ] Familia ugariaren txartelaren fotokopia

Goi mailako heziketa zikloetan zuzenean sartzeko betebehar akademikoetako bat ere ez duela betetzen adierazten du.

Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira eta ezarritako helbururako bakarrik erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

.................(e)n, 2012ko .............aren ..............(e)an.

Interesduna (sinadura)

9 B ERANSKINA

Kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetako sarrera-probak

Inskripzio eskabidea - 2012-2013 ikasturtea

DATU PERTSONALAK

1. deitura:

2. deitura:

Izena:

NAN/AIZ:

Jaioteguna:

Sexua: [ ] Gizonezkoa [ ] Emakumezkoa

Helbidea:

Herria:

Posta kodea:

Helbide elektronikoa:

Tel. zk.:

Nazionalitatea:

EGINDAKO IKASKETAK

[ ] DBH egiten

[ ] Erdi mailako heziketa zikloa egiten

[ ] Helduentzako Batxilergoa

[ ] Bestelakoak

SARTZEKO BALDINTZAK

[ ] Gutxienez 19 urte izatea 2012/12/31n, eta kirol teknikariaren titulu bat

[ ] 18 urte izatea 2012/12/31n, eta Gorputz eta Kirol Jarduerak lanbide arloko teknikari titulua eta kirol teknikariaren titulu bat izatea

SARRERA-PROBETAN INSKRIBATZEKO ESKATZEN DU

[ ] Goi mailako Kirol Irakaskuntzak

AUKERAK

Zer hizkuntzatan egin gogo den sarrera-proba: [ ] Gaztelania [ ] Euskara

Atzerriko hizkuntzaren ariketa egiteko hizkuntza: [ ] Ingelesa [ ] Frantsesa

Ariketa hau egin nahi du: [ ] Gaztelania [ ] Euskara

[ ] Proba egokitzea, minusbaliotasuna dela-eta. (Adierazi behar den egokitzapen mota):

DOKUMENTAZIOA (fotokopia soila)

NAHITAEZKOA

[ ] NAN/AIZ

[ ] Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sarrera-probetan inskribatzeko tasa ordaindu izanaren gordekina (Ordainketa gutuna)

OSAGARRIA

[ ] Teknikari titulua

[ ] Kirol teknikariaren titulua

[ ] Kirol irakaskuntzetako erdi mailako zikloko ziurtagiri akademikoa, zikloko azken batez besteko nota jasotzen duena

[ ] Minusbaliotasunaren frogagiriak

[ ] Familia ugariaren txartelaren fotokopia.

Kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetan zuzenean sartzeko betebehar akademikoetako bat ere ez duela betetzen adierazten du.

Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira eta ezarritako helbururako bakarrik erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

.................(e)n, 2012ko .............aren ..............(e)an.

Interesduna (sinadura)

9 C ERANSKINA

Goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko baldintza akademikoen ordezko heldutasun probak

Inskripzio eskabidea - 2012-2013 ikasturtea

DATU PERTSONALAK

1.deitura:

2. deitura:

Izena:

NAN/AIZ:

Jaioteguna:

Sexua: [ ] Gizonezkoa [ ] Emakumezkoa

Helbidea:

Herria:

Posta kodea:

Helbide elektronikoa:

Tel. zk.:

Nazionalitatea:

EGINDAKO IKASKETAK

[ ] DBH egiten

[ ] Heziketa zikloa egiten

[ ] Helduentzako Batxilergoa

[ ] Bestelakoak

SARTZEKO BALDINTZAK

[ ] Gutxienez 19 urte izatea 2012/12/31n

SARRERA-PROBETAN INSKRIBATZEKO ESKATZEN DU

[ ] Goi mailako Arte Irakaskuntzak

AUKERAK

Zer hizkuntzatan egin gogo den sarrera-proba: [ ] Gaztelania [ ] Euskara

Atzerriko hizkuntzaren ariketa egiteko hizkuntza: [ ] Ingelesa [ ] Frantsesa

Hizkuntzaren ariketa egin nahi du: [ ] Gaztelania [ ] Euskara

Ariketa hau egin nahi du: [ ] Espainiako Historia [ ] Artearen Historia

[ ] Proba egokitzea, minusbaliotasuna dela-eta. (Adierazi behar den egokitzapen mota):

DOKUMENTAZIOA (fotokopia soila)

NAHITAEZKOA

[ ] NAN/AIZ

[ ] Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sarrera-probetan inskribatzeko tasa ordaindu izanaren gordekina (Ordainketa gutuna)

OSAGARRIA

[ ] Minusbaliotasunaren frogagiriak

[ ] Familia ugariaren txartelaren fotokopia

Goi mailako arte irakaskuntzetan zuzenean sartzeko betebehar akademikoetako bat ere ez duela betetzen adierazten du

Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira eta ezarritako helbururako bakarrik erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

.................(e)n, 2012ko .............aren ..............(e)an.

Interesduna (sinadura)

10. ERANSKINA

Inskripzioko ikastetxeak. Publikoak eta itunduak

Inskripzio-telematikoa http:///www.educacion.navarra.es

IKASTETXEAREN IZENA

IKASTETXEAREN DATUAK

San Miguel de Aralar II - Aralarko Mikel Donea II BHI

Zelai, 93 - 31800 Altsasu Tel.: 948 564815

www.ifpalsasua.net

Toki Ona BHI

Eztegara ibilbidea, zk. g. - 31780 Bera Tel.: 948 625000

http://centros.educacion.navarra.es/iestokiona/

Ibaialde-Burlata BHI

Ermita, zk. g. - 31600 Burlata Tel.: 948136627

http://centros.educacion.navarra.es/iesibaialde/web/

Corellako Arte Eskola

Santa Bárbara, 2 - 31591 Corella Tel.: 948 782016

www.escueladeartecorella.com/

Lekaroz-Elizondo BHI

Diputazioko etorbidea, zk. g. - 31700 Elizondo Tel.: 948 581805

http://centros.educacion.navarra.es/ieselizo/

Uharte auzoa, zk. g. - 31795 Lekaroz Tel.: 948 581803

http://centros.educacion.navarra.es/ieslekar/

Estella/Lizarra IIP

San Pol, 8 - 31200 Lizarra Tel.: 948 550412

http://centros.educacion.navarra.es/politecnicoestella

Uharte BHI

Olatz Txipi errepidea, zk. g. - 31620 Uharte Tel.: 948 337772

http://centros.educacion.navarra.es/ieshuarte/web

Eraikuntzako Lan Fundazioa

Bideberri, 28 Aretako industrialdea 31620 Uharte Tel.: 948 382348

http://navarra.fundacionlaboral.org

Goi Mailako Energia Berriztagarrien IIPa

Aduana, zk. g. - 31119 Imarkoain Tel.: 948 368121

www.cenifer.com/

''Sierra de Leire'' BHI

Zaraitzu etorbidea, 9 - 31440 Irunberri Tel.: 948 880603

www.ieslumbier.es/

Donapea IIP

Donapea, zk. g. - 31009 Iruña Tel.: 948 198653

http://centros.educacion.navarra.es/cipdonapw/donapea-web/

"Virgen del Camino" IIP

Imarkoain, 1 - 31015 Iruña Tel.: 948 136611

www.virgendelcamino.com/

Iruñeko Arte Eskola

Amaia, 27-29 - 31004 Iruña Tel.: 948 291203

www.escueladeartepamplona.com

Adaptación Social BHI

Bartolomé de Carranza, 5 - 31008 Iruña Tel.: 948 198647

http://centros.educacion.navarra.es/adaptacionsocial/

Agroforestal IB

Atarrabiako etorbidea, 55 - 31015 Iruña Tel.: 948 136609

http://centros.educacion.navarra.es/iesagroforestal

''M.ª Ana Sanz'' IB

Milagro, zk. g. - 31015 Iruña Tel.: 948 136624

www.iesmas.net

San Juan-Donibane BHI

Biurdana, 1 - 31011 Iruña Tel.: 948 198646

http://centros.educacion.navarra.es/iessanjuandonibane/web/

Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB

Irunlarrea, zk. g. - 31008 Iruña Tel.: 948 198698

http://centros.educacion.navarra.es/escuelasanitaria/web/

Salesianos BHIP

Aralar, 7 - 31002 Iruña Tel.: 948 229465

www.salesianospamplona.es

Carlos III Ikastetxe Teknikoa LHIP

Paulino Caballero, 53 - 31004 Iruña. Tel.: 948 236150

www.colegiocarlostercero.com

Cuatrovientos ITC LHIP

Sanduzelai etorb., 2 31012 Iruña Tel.: 948 124129

www.cuatrovientos.org

María Inmaculada LHIP

Orreaga etorb., 1 31002 Iruña Tel.: 948 225008

www.mariainmaculada.info

Centro de Formación Politécnica LHIP

Zaragoza etorb., 23 31005 Iruña. Tel.: 948 245600

www.cfpolitecnica.com/

Ribera del Arga BHI

Ríoi, 53 - 31350 Azkoien Tel.: 948 751613

http://centros.educacion.navarra.es/iribgaw/

"Ega" BHI

Paletillas, 17 - 31570 San Adrián Tel.: 948 672010

www.iesega.com/

Tafalla IBP

Tuterako etorbidea, 6 - 31300 Tafalla Tel.: 948 700391

www.politecnicotafalla.es

ETI IBP

Tarazonako errepidea, zk. g. - 31500 Tutera Tel.: 948 848052

www.etitudela.com/

11. ERANSKINA

Erdi mailako sarrera-probaren egitura, garapena eta edukiak

ARLO SOZIOLINGUISTIKOA

Iraunaldia: 2 ordu

Kalifikazioa: 0tik 10era, irakasgai bakoitzean lortutako kalifikazioaren batez besteko nota

Helburuak

-Testuak ulertzea eta ideiak zuzen eta koherentziaz adieraztea.

-Gizarteen, beren antolaketaren, jarduera ekonomikoaren eta gure ingurunean duten ondorioen funtsezko ezaugarriak ezagutu eta ulertzea.

-Nafarroatik, Espainiatik eta Europar Batasunetik hurbilen dauden tokiak ezagutu eta identifikatzea.

-Gertaera historiko moderno garrantzitsuenak ezagutu, aztertu eta baloratzea.

Curriculumeko oinarrizko erreferentziak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako arlo hauek, martxoaren 19ko 25/2007 Foru Dekretuaren bidez arautu direnak (2007ko maiatzaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala):

-Gaztelania / Euskara.

-Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia.

Garapena

Gaztelania / Euskara

Proba honen abiaburua idatziz emanen den espezializatu gabeko gai zehatz bati buruzko informazioa izanen da. Proba honetan izangaiak ondoko gaitasuna izan beharko du:

-Testuari zehatz egokitzen zaion izenburua jartzea.

-Informazio hori ulertu, aztertu eta idatziz laburtzea, hizkuntza egoki erabiliz.

-Gaiaren atalen batean adierazi denaren aldeko edo aurkako iritziak, idatziz eta koherentziaz, ematea.

Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia

Proban Gizarte Zientzien lehen eduki multzoko 3 galdera, Geografiako bigarren multzoko beste 3 eta Historiako hirugarren multzoko beste 4 erantzun beharko dira.

Ebaluazio irizpideak

Gaztelania / Euskara

-Izenburua edukiari eta testuaren izaera eta tonu orokorrari egokitzea.

-Edukia eta horren egokitzapen teknikoa. Era objektiboan eta zehatzean islatu beharko da egileak adierazi duena eta ideia nagusiak bildu beharko ditu, eta ez osagarriak bakarrik.

-Norberaren argudioek barne-batasuna eduki beharko dute. Egilearen iritziaren alde edo kontra jarriko dira, argudio arrazoituak emanez.

-Hizkuntza zuzena. Akats ortografiko eta sintaktikoengatik ariketaren puntuazio negatiboa izaten ahal da, edukia gorabehera.

Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia

-Adieraztea, informazioa lortu eta era argi, labur, ordenatu eta zuzenean aurkeztea.

-Populazioaren egitura deskribatzea. Migrazio mugimenduen zergatiak aztertzea, gure gizarteetan (nafarra, espainarra eta europarra) duten eragina baloratuta.

-Gure inguruko hirietan gaur egun dauden arazo nagusiak identifikatzea.

-Nafarroako, Espainiako eta Europar Batasuneko funtsezko antolaketa politiko-administratiboa identifikatzea.

-Lurreko natur ingurune handiak lokalizatu eta deskribatzea, nekazaritzako paisaia motak, lehengaiak eta energia baliabideak ekoizteko guneak.

-Giza portaera eta ekintzetatik ondorioztatzen ahal diren zergatiak, ondorioak, harremanak (ingurumenekoak, sozialak).

-Nafarroako, Espainiako eta Europako ezaugarri fisikoak eta naturguneak identifikatu eta deskribatzea.

-Testu, mapa, grafiko edo estatistika bateko informazioa ulertu, erkatu eta identifikatzea.

-Garrantzi handiko gertaerak eta prozesu historikoak denbora eta espazioan identifikatu eta interpretatzea.

-Etengabeko garapen zientifiko eta teknikoak gure gizartean duen eragina identifikatu, aztertu eta baloratzea, arlo politikoan, ekonomikoan eta kulturalean dituen eraginak baloratuta.

Edukiak

Gaztelania / Euskara

1. -Oinarrizko hiztegia, gramatika funtzionala eta estiloa eta hizkuntzaren funtzioak sendo ezagutzea.

2. Literatur testu desberdinak eta haien ezaugarri nagusiak bereiztea. Idatziaren ulermena, konposizioa eta idazmena.

-Maitagarrien ipuinak, mitoak, elezaharrak, poemak, poesia lirikoa, antzerkia, ipuin laburrak, eleberriak.

3. Testu ez literario desberdinak eta haien ezaugarri nagusiak bereiztea. Idatziaren ulermena, konposizioa eta idazmena.

-Curriculum vitae, inprimakiak, txostenak, editorialak, saiakerak, hitzaldiak, etab.

4. -Hizkuntzak eta komunikazio moduek denboran zehar eta esparru geografiko, sozial eta komunikatibo desberdinetan duten aldagarritasunaren kontzientzia.

Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia

1. Gizarte Zientziak: gizarteak.

-Biztanleria. Biztanleriaren egitura eta banaketa Nafarroan, Espainian eta Europar Batasunean. Immigrazioaren eragina. Gaur egungo arazo nagusiak eta joera demografikoak.

-Hiria. Hirien handitzea. Hirietako arazoak.

-Europar Batasuna. Oinarrizko erakundeak.

-Espainiako antolaketa politikoa eta administratiboa. Estatua eta autonomia erkidegoak. Nafarroako Foru Komunitatea.

-Jarduera ekonomikoak Espainian eta Nafarroan. Nekazaritza eta industria jardueren modernizazioa. Ekonomiak hirugarren sektorera jotzea: zerbitzuen garapena.

-Ingurumeneko arazoak. Lurra suntsitzea. Uraren eta airearen kutsadura. Kutsadura akustikoa. Biodibertsitatearen galera.

2. Geografia: gune geografikoak.

Europa kontinentearen oinarrizko ezaugarri fisikoak. Erliebea. Kostaldea eta ibai sarea. Klima eta landaredia.

-Espainiako eta Nafarroako ezaugarri fisiko nagusiak. Aniztasun geografikoa. Erliebea eta hidrografia. Klima eta landaredia. Naturguneak.

-Espazioaren errepresentazioa eta koordenatu kartografikoak. Mapak. Eskalak. Latitudea eta longitudea.

3. Historia garaikidea eta gizartea.

-Industria iraultza. Ingalaterrako industria iraultza sortzeko faktoreak. Industria nagusiak eta energia iturriak. Industria iraultzaren 1. eta 2. faseen arteko desberdintasunak. Liberalismo ekonomikoa: teoriaren oinarrizko printzipioak.

-Langileen mugimenduaren hastapenak: luditak, sindikalistak eta sozialista utopikoak. Langileen mugimenduaren ideologiak: marxismoa eta anarkismoa.

-Inperialismoa eta Mundu Gerra: kolonien hedapenaren arrazoiak. Inperio kolonial nagusiak. Gerra piztu zuten faktoreak eta elkarren aurka aritu ziren blokeak. Gerraren ondorio batzuk.

-Gerren arteko Europa: 1917ko urriko iraultza Errusian. 1929ko kraka, Beheraldi Handia eta New Deal-a Estatu Batuetan. Faszismoen ezaugarriak. Benito Mussoliniren faszismoa eta Adolf Hitlerren nazionalsozialismoa.

-II. Mundu Gerra: alderdiak eta ondorio nagusiak.

-Europa II. Mundu Gerra ondoren: Gerra Hotza: zer diren gerra hotza eta sistema bipolarra; militarren aliantzak eta ondoriozko gatazka nagusiak. Deskolonizazioa: arrazoiak, sortutako estatu berriak. Neokolonialismoa eta Hirugarren Mundua.

-Egungo mundua: mundu kapitalista: demokratak eta errepublikazaleak Estatu Batuetan; Europar Batasunaren handitzea eta Europako politika sozio-ekonomikoa; Japonia eta bere ekonomia kapitalista.

Komunismoa: SESB, superpotentzia Stalinekin, Perestroika, Berlingo Harresiaren erortzea eta EIE; Yugoslaviaren desegitea; Txina, XXI. mendeko potentzia. XX. eta XXI. mendeetako gizartea eta zientzia: globalizazioa; munduko desberdintasunak; aurrerapen zientifiko-teknologikoa genetikan, medikuntzan eta bioteknologian.

ARLO MATEMATIKOA

Iraunaldia: ordubete

Kalifikazioa: 10 arte.

Helburuak

Zientziaren eta teknikaren arloetako arazoak ebaztea, horretarako prozedura arrazionalak eta dagokion esparruko logika aplikatuz.

Curriculumeko oinarrizko erreferentziak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako arlo hauek, martxoaren 19ko 25/2007 Foru Dekretuaren bidez arautu direnak (2007ko maiatzaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala):

-Matematika.

Garapena

10 galdera izanen dituen ariketa bat proposatuko da.

Ebaluazio irizpideak

-Ariketa guztietan neurketa unitateak zuzen erabili beharko dira.

-Traiektoriak, azalerak edo bolumenak beste sinpleago batzuetan xehakatzeko gaitasuna.

-Oinarrizko kontzeptuak eta hiztegia erabiltzea egoerak aztertzerakoan eta problema praktikoak ebazterakoan.

-Estatistikako informazioak interpretatzea, irudikapen grafikoen egokitasuna eta parametroen adierazgarritasuna kontuan hartuta.

Edukiak

1. Aritmetika eta aljebra

-Zenbaki arruntak. Lerro zuzenean nola irudikatu. Eragiketak zenbaki arruntekin. Numerazio sistema hamartarra.

-Magnitudeak eta haien neurpidea. Sistema metriko hamartarra. Luzeraren, masaren, edukieraren, azaleraren eta bolumenaren unitateak. Magnitude bereko unitateak nola eraldatu. Edukieraren eta bolumenaren arteko erlazioa.

-N-rekiko zatigarritasuna. Zenbaki arrunt bat faktore lehenetan nola deskonposatu eta bi zenbakiren zatitzaile komunetako handiena eta multiplo komunetako txikiena nola kalkulatu.

-Zatiki baliokideak. Zatiki laburtezinak nola kalkulatu. Izendatzaile komunera nola erreduzitu.

-Zenbaki osoen, zatikien eta zenbaki hamartarren bidezko eragiketa oinarrizkoak. Eragiketen hierarkia eta parentesiaren erabilera. Oinarri arrazionaleko eta berretzaileko potentziak.

-Magnitude zuzenki proportzionalak eta alderantziz proportzionalak. Hirukotearen erregela sinple zuzenekoa eta alderantzizkoa.

-Portzentajeak: portzentajeen gehitze eta gutxitzeak nola kalkulatu. Problemen ebazpenean nola aplikatu.

-Lehen graduko ekuazioak eta bi ezezaguneko bi ekuazio linealeko sistemak aljebra bidez nola ebatzi. Bi ezezaguneko bi ekuazio linealeko sistemak nola sailkatu.

-Bigarren graduko ekuazioak aljebra bidez nola ebatzi.

-Lehen eta bigarren graduko ekuazioak eta bi ezezaguneko bi ekuazio linealen sistemak nola erabili naturako fenomenoekin, eguneroko bizitzarekin eta informazioaren munduarekin lotura duten problemak ebazteko. Ebazpena kritikoki interpretatzea.

2. Estatistika eta probabilitatea

-Oinarrizko terminologia. Izaera estatistiko kualitatibo eta kuantitatiboa. Banaketa diskretuak.

-Datu kontaketa. Maiztasun taulak, barra eta sektore diagramak nola osatu eta interpretatu.

-Banaketa diskretu baten batez besteko aritmetikoa, mediana eta moda datu gutxirekin nola kalkulatu eta interpretatu

-Estatistikak eguneroko bizitzan dituen aplikazioak

3. Geometria

-Planoaren geometriako oinarrizko elementuak. Lerro zuzenen arteko intzidentzia, paralelismo eta zutasun erlazioak.

-Oinarriko irudi lauen azalera eta perimetroa nola kalkulatu. Nola kalkulatu azalerak irudi sinpletan deskonposatuz.

-Zirkunferentziak eta zirkuluak. Zirkunferentziako angelu eta arkuen arteko erlazioak. Zuzenen eta zirkunferentzien arteko posizio erlatiboak.

-Pitagoras-en teorema. Justifikazio geometrikoa. Triangelu angeluzuzen bateko aldeak sistematikoki nola kalkulatu.

-Azalera eta bolumenak nola kalkulatu.

-Talesen teorema eta haren aplikazioak: segmentu bat zati proportzionaletan nola zatitu.

-Triangelu antzekoak. Antzekotasun arrazoia eta azaleren arrazoia. Mapak eta planoak nola interpretatu: eskalak.

-Angeluen neurketa: radiana. Edozein angeluren arrazoi trigonometrikoak. Arrazoi trigonometrikoen arteko harremanak. Triangelu angeluzuzenak ebaztea. Kalkulagailu zientifikoa nola erabili kalkulu trigonometrikoetan.

4. Funtzioak eta grafikoak

-Plano kartesiarra. Koordenatuen ardatzak. Koordenatu kartesianoak nola erabili puntuak irudikatu eta identifikatzeko.

-Koordenatu kartesiarrak. Balio-taulak eta grafika kartesiarrak. Enuntziatuetan edo balio-tauletan ematen diren erlazioak. Balio-taulak nola osatu eta nola interpretatu. Balio-taula bat oinarri hartuta, grafika bat nola egin.

Naturako fenomenoekin, eguneroko bizitzarekin eta informazioaren munduarekin lotutako grafikoak interpretatu eta irakurtzea.

ARLO ZIENTIFIKO TEKNOLOGIKOA

Iraunaldia: ordubete

Kalifikazioa: 10 arte.

Helburuak

Teknologia

-Material tekniko arruntenen eta beren aplikazioen oinarrizko propietateak zein diren jakitea eta deskribatzea.

-Marrazketa teknikak bereizi eta ulertzea, bai eta marraketa geometrikoak eta oinarrizko irudikapen sistemak ere, bistak eta perspektibak erabiliz irudikatuta.

-Behar bezala zehaztutako kasu praktiko batean makina sinpleak eta oinarrizko mugimenduak eraldatu eta transmititzeko mekanismoak identifikatzea.

-Zirkuitu elektrikoak ezagutu eta irudikatzea.

-Egungo gizartean ordenagailuek duten erabilera eta garrantzia zein den jakitea eta baloratzea.

Natur Zientziak

-Energia iturri desberdinek bizitzaren garapenerako duten garrantzia ulertzea, batik bat gizakiarentzako eta bere jarduerentzako.

-Bizi garen ingurunea ezagutu eta baloratzea, inguruan ditugun paisaien eta ekosistemen garrantziari erreparatuz.

-Izaki bizidun desberdinak ezagutu eta identifikatzea, bai eta beren funtzio eta organo garrantzitsuenak ere, bereziki gizakia.

Curriculumeko oinarrizko erreferentziak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako arlo hauek, martxoaren 19ko 25/2007 Foru Dekretuaren bidez arautu direnak (2007ko maiatzaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala):

-Natur Zientziak.

-Teknologia.

Garapena

Irakasgai bakoitzean 7 galdera proposatuko dira. Izangaiak 10 erantzun beharko ditu bakarrik.

Ebaluazio irizpideak

Teknologia

-Produkzio prozesu batean, aparatu bat osatzen denean edo instalazio tekniko arrunt batean erabiltzen diren tresnak eta teknikak deskribatzeko hitz egokiak erabiltzea.

-Produktu batek izan dezakeen fabrikazio prozesua eta materialak deskribatzea, eta horren produkzioaren eta erabileraren arrazoi ekonomikoak eta ingurumeneko ondorioak baloratzea.

-Aplikazio praktiko jakin baterako materialak hautatzea, eta, berezko propietateekin batera, faktore teknikoak, ekonomikoak eta ingurumenekoak kontuan hartzea.

-Oinarrizko eraikuntza geometrikoak parte hartzen duteneko formen konfigurazioari buruzko problemak ebaztea.

-Ulertzeko errazak diren industria elementuen irudikapena aztertzea, bista eta perspektiba sistemak erabilita.

-Baliabide grafiko eta idatzizko baliabide egokiak aplikatzea makina, zirkuitu edo sistema teknologiko jakin baten osaera eta funtzionamendua deskribatzeko.

Erabilera ezaguneko produktu tekniko bat osatzen duten elementu funtzionalak identifikatzea, eta osotasunaren funtzionamenduan horietako bakoitzak betetzen duen eginkizuna adieraztea.

-Zirkuitu elektriko bat interpretatzea, aplikazio bereizgarri baten plano edo eskematik abiatuta.

-Informazio teknologiek egungo gizartean dituzten eraginetako batzuk aztertu eta baloratzea, gertatu diren aldaketetatik eta lanbideetan izan duten eraginetik abiatuta.

-Ordenagailua osatzen duten ezaugarri fisikoak identifikatzea eta beren funtzioak bereiztea. Oinarrizko biltegiragailuak eta periferikoak (sarrerakoak eta irteerakoak) lotu eta erabiltzea.

-Informatikako baliabideak erabiliz, idatzizko dokumentu inprimatuak egitea.

-Testu-prozesadorea erabiltzea.

Natur Zientziak

-Energiaren kontzeptu kualitatiboa erabiltzea gure ingurunean gertatzen diren aldaketetan energiak duen zeregina azaltzeko, eta energia iturri berriztagarriek eta berriztaezinek gizartean eta ingurumenean duten garrantzia eta eragina hautematea.

-Beroa eta tenperatura bereiztea. Gorputz batek xurgatzen edo igortzen duen beroan eragina duten faktoreak ezagutu eta horren formulak aplikatzea. Beroaren ondorio desberdinen arteko desberdintasunak ezartzea. Beroaren hedapen mota desberdinen oinarrizko ezaugarriak ezagutzea.

-Paisaia desberdinak, beren aldaketak eta ingurunean duten eragina zein diren jakitea eta identifikatzea.

-Zelularen funtsezko zatiak identifikatzea, eskemetatik edo irudikapen grafikoetatik abiatuta.

-Gorputzaren organoak, sistemak eta aparatuak egiten dituzten funtzioekin erlazionatzea eta nutrizio, harreman eta ugalketa prozesuetan zenbait aldagaik sortzen dituzten ondorioak egiaztatzea.

-Osasunean alderdi fisikoek, psikologikoek eta sozialek eragiten dutela onartzea eta gaixotasunei aurrea hartzeko nahiz bizi kalitatea hobetzeko bizimoduek eta zientzia biomedikoen ekarpen etengabeek garrantzia dutela kontuan hartzea.

-Izaki bizidunen dibertsitatearen garrantzia aztertu eta baloratzea, bai eta ekosistema desberdinena ere.

Edukiak

Teknologia

1. Erabilera teknikoko materialak.

-Zura. Jatorria eta ezaugarriak. Erabilera arrunteko zurak: naturalak eta eraldatuak. Zuraren eratorriak: papera eta kartoia. Zuren aplikazio arruntenak.

-Metala. Material ferrikoak (burdina, galdaketa eta altzairua), eta ferrikoak ez diren beste metal batzuk (kobrea, aluminioa). Propietate mekanikoak, elektrikoak, termikoak.

2. Adierazpen eta komunikazio grafikoko teknikak.

-Marrazteko tresnak. Erregela, eskuaira, kartaboia eta konpasa erabiltzea.

-Zirriborroa eta krokisa.

-Trazadura geometriko oinarrizkoak.

-Perspektiba.

-Eskalak.

3. Egiturak eta mekanismoak.

-Makina sinpleak.

-Mugimenduak transmititu eta eraldatzen dituzten mekanismoen deskripzioa eta funtzionamendua: txirrikak, engranajeak, pinoi-katea, pinoia eta kremailera.

-Transmisio erlazioa. Aplikazioak.

4. Elektrizitatea.

-Zirkuitu elektrikoa. Oinarrizko magnitude elektrikoak: erresistentzia, potentzial-diferentzia, intentsitatea. Ohm-en legea.

-Muntaketa elektriko bakunak: zirkuitua seriean, paraleloan eta zirkuitu mistoak.

5. Informazioaren teknologiak:

-Ordenagailua: bere osagaiak, funtzionamendua eta erabilera oinarrizkoa. Periferikoak: inprimagailua, monitorea, teklatua, sagua ...

-Testu prozesadoreak.

-Informazioa nola bilatu Internet sarearen bidez. Nabigatzaileen erabilera. Posta elektronikoa.

Natur Zientziak Magnitudeak eta neurriak (luzera, azalera, masa, kapazitatea, dentsitatea ...)

Multiploak eta azpimultiploak. Problemen aplikazio eta ebazpena.

2. Energia kontzeptua.

Energia, materiaren aldaketen zergatia. Energiaren jatorri desberdinak. Energia motak. Gizakiak erabiltzen dituen energia iturriak: berriztagarriak eta ez berriztagarriak. Energiaren kontserbazioaren printzipioa.

3. Materia mineralaren antolaketa.

Mineralaren eta harriaren arteko bereizketa. Mineral elkarketen prozesu nagusiak harri osaketarako (harri motak). Harrien erabilera (eraikuntza, erregai fosilak, mineral erabilgarriak...).

4. Beroa eta tenperatura.

Beroa aldaketen eragile. Beroa eta tenperatura bereiztea. Bero trukeak: oreka termikoa. Beroaren bestelako ondorioak.

5. Paisaia.

Aldaketak paisaian. Meteorizazioa. Lurraren eraketa. Higadura. Higadura eragileak eta eragiten dituzten higadura mota nagusiak. Arriskuak eta arazoak.

6. Izaki bizidunen aniztasuna.

Bizidunen konposizioa: materia organikoa eta materia ez-organikoa. Biziaren jatorria. Zelula: izaki bizidunen batasun funtzionala. Zelulen antolaketa mailak. Beren sailkapenerako irizpide eta elementuak. Talde nagusiak. Dibertsitatearen mantentzearen garrantzia baloratzea.

7. Gizakiak eta osasuna.

Nutrizio, harreman eta ugalketa funtzioak: bakoitzaren helburuak, antolaketa aparatu eta organo desberdinetan. Aurrekoa grafikoki irudikatuta, gizakiari aplikatzea. Defentsa immunologikoak. Bizi estiloa eta osasuna: gaitzen prebentzioa.

8. Biosfera.

Ekosistemaren kontzeptua eta antolaketa (ekoizleak, kontsumitzaileak, kateak eta elikasareak). Ekosistemen egonkortasuna mantentzearen garrantzia.

ERDI MAILAKO SARRERA-PROBAREN AZKEN KALIFIKAZIOA

Probaren azken kalifikazioa emateko hiru arloen batez besteko aritmetikoa aterako da, bi zifra hamartarrez adierazita. Betiere, arlo bakoitzean gutxienez lau puntu atera beharko dira probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko. Gutxienez, 5 puntu atera beharko dira probaren azken kalifikazioan GAI kalifikazioa ateratzeko. Egiaztatutako arloan aurreko deialdian lortutako kalifikazioa kontuan hartuko da azken nota kalkulatzeko.

12. ERANSKINA

Goi mailako sarrera-probaren egitura eta garapena

Zientziak eta Ingeniaritza, Osasun Zientziak eta Gizarte Zientziak modalitateetako irakasgai bakoitzaren curriculum erreferentziak urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako prestakuntzako kurtsoaren curriculumean daude zehaztuta, baita maiatzaren 12ko 49/2008 Foru Dekretuak araututako Batxilergoaren curriculumean ere.

http:///www.educacion.navarra.es

ZATI KOMUNA

BERARIAZKO ZATIA

Helburuak

Oinarrizko ezagutzak ulertzeko, aztertzeko, sintesiak egiteko eta ebaluatzeko gaitasunak ebaluatu nahi dira, Batxilergoko irakasgai hauetako batzuei dagokienez: Gaztelania edo Euskara, Matematika, Gizarte-Zientziei Aplikatutako Matematika, Atzerriko Hizkuntza (ingelesa edo frantsesa), Espainiako Historia eta Artearen Historia.

Gizartearen eta ekonomiaren esparruko lanbide arloetako goi mailako heziketa zikloekin lotuta dauden berariazko gaitasunak ebaluatu nahi dira.

Curriculumeko oinarrizko erreferentziak

. Batxilergoko curriculuma, maiatzaren 12ko 49/2008 Foru Dekretuaren bidez arautua (2008ko ekainaren 6ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), jakintza arlo hauekin lotuta:

-Gaztelania I

-Euskara I

-Matematika I

-Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika I

-Atzerriko Hizkuntza I (ingelesa edo frantsesa)

-Espainiako Historia

-Artearen Historia

. Batxilergoko curriculuma, maiatzaren 12ko 49/2008 Foru Dekretuaren bidez arautua (2008ko ekainaren 6ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), jakintza arlo edo modalitate hauekin lotuta:

ZIENTZIAK ETA INGENIARITZA

-Marrazketa Teknikoa I

-Fisika eta Kimika

-Teknologia Industriala I

. 319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko prestakuntzako kurtsoaren curriculuma onesten duena.

OSASUN ZIENTZIAK

-Biologia

-Kimika eta Fisika

-Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak

GIZARTE ZIENTZIAK

-Enpresaren Ekonomia

-Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak

-Geografia

ARTEAK

-Marrazketa Artistikoa I

-Bolumena I

-Marrazketa Teknikoa I

. 319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko prestakuntzako kurtsoaren curriculuma onesten duena.

Probaren garapena

Gaztelania / Euskara:

Proba honen abiaburua idatziz emanen den gai bati buruzko informazioa izanen da. Informazio horretatik abiatuta izangaiak ondoko gaitasuna duela erakutsi beharko du:

-Aurkeztu den informazioa ulertzea eta testuari egokitzen zaion izenburua jartzea.

-Informazioa era sinbolikotik beste espresio mota batera transferitzea eta hitzezko forma batetik beste batera.

-Osagarria eta funtsezkoa bereiztea; halaber, ondorioak eta gertakizunak bereizteko gai izatea, kausak eta ondorioak ere bai, xedetzat duten helburua eta bitartekoak, etab.

-Akats logikoak edo informaziokoak antzematea.

-Jaso den informazioa antolatzea eta horrekin material berriak prestatu edo osatzea, hala nola, editorial bat, eskutitza, txostena, narrazioa, etab.

-Testu idatzi bat edukiaren arabera epaitzea, bai eta okerreko oinarrietatik abiatuz eskuratu diren ondorio faltsuak atzematea ere.

-Testuari lotuta dauden galderei erantzutea, gizartearen eta kulturaren arlokoei, alegia.

Espainiako historia:

Bi ariketa proposatuko dira, izangaiek bat aukera dezaten; testu bat izanen da, Espainiako Historiari dagokion gai bati buruz, urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako prestakuntzako kurtsoaren curriculumaren araberakoa; ariketa honen bidez, izangaiak gaitasun hauek erakutsi beharko ditu:

-Testuaren ideia nagusiak laburtzea.

-Testuan ageri diren kontzeptu batzuen esanahia azaltzea, kontzeptu horiek historiarekin lotuta.

-Gai horren inguruko galderak erantzutea.

-Gaiaren inguruko ezagutzari buruzko bizpahiru galderari erantzutea.

Artearen historia:

Proposatutako ariketan, ebazpen honetan markatutako helburuekin eta ebaluazio irizpideekin lotutako galderak erantzun beharko dira.

Matematika / Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika:

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako irakasgai horien curriculumean adierazitako helburuei eta ebaluazio irizpideei lotutako gaiak ebazteko ariketa proposatuko da.

Atzerriko hizkuntza (ingelesa edo frantsesa):

Proba honen abiaburua zailtasun ertaineko informazioa izanen da, ingelesez edo frantsesez; informazio hori idatziz emanen da. Proba honetan hautagaiak ondoko gaitasuna izan beharko du:

-Aurkeztu zaion informazioa ulertzea.

-Jariotasun eta zuzentasun egoki samarrez aritzea idatziz.

. Proba modalitateen ikasgai bakoitzerako ariketa bat proposatuko da: urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako curriculumean adierazitako ebaluazio helburuekin eta irizpideekin lotutako auziak ebatzi beharko dira. Ebazpen horren bidez onetsi zen goi mailako heziketa zikloetan sartzeko prestakuntzako kurtsoaren curriculuma.

Izangaiak inskripzioan hautatutako irakasgaien bi ariketak eginen ditu.

Zientziak eta Ingeniaritza modalitatea

-Fisika eta Kimika

-Marrazketa Teknikoa

-Industriako Teknologia

Osasun Zientziak modalitatea

-Biologia

-Kimika eta Fisika

-Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak

Gizarte Zientziak modalitatea

-Enpresaren Ekonomia

-Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak

-Geografia

Arteak modalitatea

-Marrazketa Artistikoa

-Bolumena

-Marrazketa Teknikoa

Ebaluazio irizpideak

Gaztelania / Euskara:

-Izenburua edukiari eta testuaren izaera eta tonu orokorrari egokitzea; hortaz, idatziaren ideia nagusia bildu behar du eta haren izaerari egokitu.

-Edukia eta horren egokitzapen teknikoa. Era objektiboan eta zehatzean islatu beharko da egileak adierazi duena eta ideia nagusiak bildu beharko ditu, eta ez osagarriak bakarrik.

-Norbanakoak eginen duen argumentazioa kritikoa izanen da eta, beraz, egilearen iritziak argitu eta baloratuko ditu eta horiekin ados edo kontra dagoen azalduko argudio sendoen bidez.

-Testuak aztertu eta iruzkinak egiteko teknikak ezagutu eta aplikatzea.

-Era ezberdineko eta formalizazio maila ezberdineko testuak idatziz laburtzea, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak eta komunikazio asmoa adieraztea, izan daitezkeen koherentzia ezak eta anbiguotasunak ikustea eta iritzi pertsonala ematea.

Espainiako historia:

Historiari buruz ematen diren gai eta galderak ordenaz eta argi eta zehatz aztertu eta erantzutea.

Gaztelania / Euskara eta Espainiako Historia irakasgaietarako irizpide komunak:

-Hizkuntza zuzentasuna. Akats ortografiko eta sintaktiko asko izateagatik ariketaren puntuazio negatiboa izaten ahal da, edukia gorabehera.

-Batxilergoko irakasgaietako (Historia eta Gaztelania / Euskara) oinarrizko ezagutzei buruzko galde-sortari emanen zaizkion erantzunak zuzenak izatea.

Artearen historia:

-Ariketak egiteko erakutsi diren oinarrizko trebetasunak baloratuko dira; halaber, argumentazioan frogatu den heldutasuna, koherentzia, ordena eta erantzunen lanketa neurtuko dira.

Atzerriko hizkuntza (ingelesa edo frantsesa):

-Izangaiak bere hitzak erabil ditzala, testuko adierazpideak errepikatu gabe.

-Zuzentasun gramatikala, bereziki oinarrizko egituren arlokoa.

-Adierazteko autonomia; beraz, galderaren bat irekia izanen da, izangaiak bere hitzekin gai bati buruzko bere iritziak emateko aukera izan dezan.

-Ariketak egiteko erakutsi diren oinarrizko trebetasunak baloratuko dira; halaber, argumentazioan frogatu den heldutasuna, ordena eta ideien garapena neurtuko dira.

-Kontuan hartuko da, bereziki, esparru ezberdinetako ezagutzak integratzeko gaitasuna, proposatu den ariketaren esparru zehatzaren eta probaren arloko lanbideen inguruan.

Matematika / Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika:

-Ariketak egiteko erakutsi diren oinarrizko trebetasunak baloratuko dira; halaber, argumentazioan frogatu den heldutasuna, koherentzia, ordena eta erantzunen lanketa neurtuko dira.

Eguna eta iraupena

Ekainaren 4an.

-Gaztelania / Euskara: ordubete.

-Espainiako Historia / Artearen Historia: ordubete.

-Atzerriko hizkuntza (Ingelesa edo frantsesa): ordubete.

-Matematika / Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika: ordubete.

Maiatzaren 30ean

Berariazko zatiaren ariketak egiteko denbora ondoko hau izanen da:

-Zientziak eta Ingeniaritza, Osasun Zientziak eta Gizarte Zientziak modalitateak: 2 ordu eta 30 minutu.

-Arteak modalitatea: 3 ordu eta 30 minutu.

Kalifikazioa

Irakasgai bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da eta zati komunaren azken nota izanen da modalitateetako bakoitzean egin beharreko ariketen batez besteko aritmetikoa.

Arteak modalitatea: batez besteko aritmetikoa izanen da ariketetan lortutako noten batuketa zati hiru.

Zientziak eta Ingeniaritza, Osasun Zientziak eta Gizarte Zientziak modalitateak: egindako ariketetan ateratako noten batura zati 4 eginda aterako da batez besteko aritmetikoa.

Gutxienez 4 atera beharko da berariazko zatiarekin batez bestekoa egiteko.

Ariketa bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da, eta berariazko zatiaren azken nota ateratzeko, ariketetan lortutako noten batuketa zati bi eginen da.

Gutxienez 4 atera beharko da zati komunarekin batez bestekoa egiteko.

GOI MAILAKO SARRERA-PROBAREN AZKEN KALIFIKAZIOA

Azken nota bi zatietan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izanen da, baldin eta zati bakoitzean gutxienez 4 atera bada (salbuespenak ikusi), eta bi zifra hamartarrekin adieraziko da.

Azken notarako aintzat hartuko da aurreko deialdietan, egiaztatutako zatian, lortutako kalifikazioa.

Hobaria duten izangaien kasuan, horren emaitza proban lortutako batez besteko aritmetikoari batuko zaio.

Gutxienez 5 atera beharko da "Gai" kalifikazioa lortzeko.

13. ERANSKINA

Arteak modalitateko eta goi mailako Arte Irakaskuntzetan sartzeko heldutasun probako irakasgaien edukia

Goi Mailako Arte Ikasketetan sartzeko heldutasun proba osatzen duten arloetako bakoitzaren edukiak proba modalitate desberdinetan horien baliokideentzat adierazitakoak dira.

http:///www.educacion.navarra.es

ZATI KOMUNA

Gaztelania / Euskara, Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa edo Frantsesa), Espainiako Historia

. Batxilergoko curriculuma, maiatzaren 12ko 49/2008 Foru Dekretuaren bidez arautua (2008ko ekainaren 6ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), jakintza arlo hauekin lotuta:

-Gaztelania I

-Euskara I

-Atzerriko Hizkuntza I (ingelesa edo frantsesa)

-Espainiako Historia

-Artearen Historia

. Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako prestakuntzako kurtsoaren curriculumean zehazten dira. Ebazpen horren bidez goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntzako kurtsoaren curriculuma onetsi zen.

Artearen Historia

1. Artearen Historiara eta hizkuntza artistikoetara hurbiltzea.

2. Artearen hasiera.

3. Arte klasikoa: Grezia.

4. Arte klasikoa: Erroma.

5. Arte paleokristaua eta bizantziarra.

6. Arte prerromanikoa.

7. Arte islamiarra.

8. Arte erromanikoa Mendebaldearen lehen definizio gisa.

9. Arte gotikoa, hiri kulturaren adierazle.

10. Errenazimentuko artea.

11. Errenazimentuaren zabalkundea. Errenazimentua Espainian.

12. Arte barrokoa.

13. Arte europarrak XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasieran.

14. Arkitektura modernorantz: hirigintza eta arkitektura XIX. mendearen bigarren erdialdean.

15. Modernitateranzko bidea: arte figuratiboak XIX. mendearen bigarren erdialdean.

16. Abangoardia historikoak: arte plastikoak XX. mendeko lehenengo erdialdean.

17. XX. mendeko arkitektura eta hirigintza.

18. Abstrakziotik azken joeretara: arte plastikoak XX. mendeko bigarren erdialdean.

19. Artea eta masen ikusizko kultura.

BERARIAZKO ZATIA

Marrazketa Artistikoa I

1. Forma.

2. Forma atxikiak. Konposizioa.

3. Argi-iluna.

4. Kolorea.

Bolumena

1. Bolumenaren sorrera, bi dimentsioko egitura batetik abiaturik.

2. Bolumen exentua. Hiru dimentsioko formaren arrazionalizaziora hurbiltzea.

3. Hiru dimentsioko formaren adierazpen eta sormenezko balorazioa.

4. Hiru dimentsioko elementuak diseinatu eta proiektatzeko printzipioak.

Marrazketa Teknikoa

Artea eta marrazketa teknikoa.

Marraketa geometrikoak.

Irudikapen sistemak.

Normalizazioa eta krokisak.

14. ERANSKINA

Probak egiteko ikastetxeak

Erdi mailako proba

PROBA EGITEKO IKASTETXEAK

HONAKO HAUETAN INSKRIBATUAK

-ETI IIP, Tutera

-ETI IIP, Tutera

-EGA BHI, San Adrián

-Arte Eskola (Corella).

-Virgen del Camino IIP, Iruña

-M.ª Ana Sanz BHI, Iruña

-Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB, Iruña

Gainerako ikastetxeak

Goi mailako proba

PROBA EGITEKO IKASTETXEAK

-Zientziak eta Ingeniaritza

-Gizarte Zientziak

-Osasun Zientziak

HONAKO HAUETAN INSKRIBATUAK

-ETI IIP, Tutera

-ETI IIP, Tutera

-EGA BHI, San Adrián

-Arte Eskola (Corella).

-Virgen del Camino IIP, Iruña

-M.ª Ana Sanz BHI, Iruña

-Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB, Iruña

Gainerako ikastetxeak eta Hezkuntza Departamentua (goi mailako Kirol Irakaskuntzak)

PROBA EGITEKO IKASTETXEAK

-Arteak

-Goi mailako Arte Ikasketak

HONAKO HAUETAN INSKRIBATUAK

Arte Eskola, Iruña

Arte Eskola, Iruña

-Arte Eskola, Corella.

-Hezkuntza Departamentua (goi mailako Arte irakaskuntzak soilik)

15. ERANSKINA

Erreklamazio orria

......................................... jaunak/andreak, ................................. NANa/AIZ duenak, heziketa zikloetako sarrera-proban inskribatzeko eskaera egin du (x batez adierazi dagokiona):

[ ] Erdi mailakoa.

[ ] Goi mailakoa:

[ ] Zientziak eta Ingeniaritza [ ] Osasun Zientziak

[ ] Gizarte Zientziak [ ] Arteak

[ ] Goi mailako Kirol Irakaskuntzak.

[ ] Goi mailako Arte Irakaskuntzak.

Idazki honen bidez ondokoaren kontrako erreklamazioa egin nahi du:

1. Onartuen zerrenda: [ ] behin-behinekoa [ ] behin betikoa.

2. Salbuetsita:

3. Hobaria [ ]

4. Kalifikazioa:

-Erdi mailan:

[ ] Arlo soziolinguistikoa.

Irakasgaia:

[ ] Matematika arloa

[ ] Arlo zientifiko teknologikoa.

Irakasgaia:

-Goi mailan:

[ ] Zati komuna.

Irakasgaia:

[ ] Berariazko zatia.

Irakasgaia:

Honako arrazoi hauek direla eta:

.................(e)n, 2012ko .............aren ..............(e)an.

Interesduna

Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira eta ezarritako helbururako bakarrik erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

HEZIKETA ZIKLOETARAKO SARRERA-PROBEN KOORDINAZIO EPAIMAHAIKO BURUA

16. ERANSKINA

Erdi mailako sarrera-proba gainditu izanaren ziurtagiria

................................................. jaunak/andreak Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak,

ZIURTATZEN DU:

.................................. jaunak/andreak, .................. NAN/AIZ/Pasaportea duenak, ......................... (eguna) egindako erdi mailako sarrera-probako ......... epaimahaiaren ebaluazio aktaren arabera, GAI dela frogatu duela, azkeneko kalifikazioa .................. puntukoa izan baitu. Proba hori ...........aren .........(e)ko ...../2012.... Ebazpenaren bidez arautu zen.

Kalifikazio horri esker, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako erdi mailako edozein heziketa ziklotan eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako edozein heziketa ziklotan sartzen ahal da, gaitasun artistikoaren proba gaindituz gero, bai eta araubide bereziko kirol irakaskuntzetako erdi mailako zikloetan ere, irakaskuntza horiei dagozkien berariazko baldintzak betez gero.

Iruñean, ........ (e)ko .........aren ...........(e)an.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria.

17. ERANSKINA

Goi mailako sarrera-proba gainditu izanaren ziurtagiria

a) Goi mailako heziketa zikloetako sarbidea.

................................................. jaunak/andreak Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak,

ZIURTATZEN DU:

.................................. jaunak/andreak, .................. NAN/AIZ/Pasaportea duenak, ......................... (eguna) egindako goi mailako sarrera-probako (modalitatea ...............) ......... epaimahaiaren ebaluazio aktaren arabera, GAI dela frogatu duela, azkeneko kalifikazioa .................. puntukoa izan baitu. Proba hori ...........aren .........(e)ko ...../2012 Ebazpenaren bidez arautu zen.

Kalifikazio horri esker, ondotik aipatzen diren lanbide arloetako goi mailako heziketa zikloetan sartzen ahal da.

Iruñean, 2012ko .........aren ...........(e)an.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria.

b) Goi mailarako sarbidea, goi mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat.

................................................. jaunak/andreak Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak,

ZIURTATZEN DU:

.................................. jaunak/andreak, .................. NAN/AIZ/Pasaportea duenak, ......................... (eguna) egindako goi mailako sarrera-probako (modalitatea ...............) ......... epaimahaiaren ebaluazio aktaren arabera, GAI dela frogatu duela, azkeneko kalifikazioa .................. puntukoa izan baitu. Proba hori ...........aren .........(e)ko ...../2012 Ebazpenaren bidez arautu zen.

Kalifikazio horri esker, Gorputz eta kirol-ekintzen lanbide arloko goi mailako heziketa zikloetan sartu ahal izanen da.

Iruñean, 2012ko .........aren ...........(e)an.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria.

c) Kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetarako sarbidea.

................................................. jaunak/andreak Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak,

ZIURTATZEN DU:

.................................. jaunak/andreak, .................. NAN/AIZ/Pasaportea duenak, ......................... (eguna) araubide bereziko kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko egindako probako ......... epaimahaiaren ebaluazio aktaren arabera, GAI dela frogatu duela, azkeneko kalifikazioa .................. puntukoa izan baitu. Proba hori ...........aren .........(e)ko ...../2012 Ebazpenaren bidez arautu zen.

Kalifikazio honek araubide bereziko kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzea baimentzen du, baldin irakaskuntza horiei dagozkien berariazko baldintzak betetzen badira.

Iruñean, 2012ko .........aren ...........(e)an.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria.

d) Goi mailako arte irakaskuntzetako sarbidea.

................................................. jaunak/andreak Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak,

ZIURTATZEN DU:

.................................. jaunak/andreak, .................. NAN/AIZ/Pasaportea duenak, ......................... (eguna) egindako heldutasun probako ......... epaimahaiaren ebaluazio aktaren arabera, GAI dela frogatu duela, goi mailako Arte Irakaskuntzetan sartzeko baldintza akademikoen ordezko heldutasun probaren azkeneko kalifikazioa .................. puntukoa izan baitu. Proba hori .............aren .........(e)ko ...../2012.... Ebazpenaren bidez arautu zen.

Kalifikazio honek goi mailako arte irakaskuntzetan sartzea baimentzen du, indarra duen araubideari jarraituz, eta betiko balio du Estatuaren lurralde guztian.

Iruñean, 2012ko ekainaren ...........(e)an.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren
eta Unibertsitateen zuzendari nagusia.

18. ERANSKINA

Erdi mailako eta/edo goi mailako sarrera-probaren egiaztapen partziala

................................................. jaunak/andreak Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak,

ZIURTATZEN DU:

.................................. jaunak/andreak, .................. NAN/AIZ/Pasaportea duenak, 2012ko ...............aren ..................(e)an egindako sarrera-proben .......... epaimahaiaren ebaluazio aktaren arabera, .................zatia gainditu duela, ................. kalifikazioarekin, honako honetan sartzeko proban:

-Erdi maila [ ]

-Goi maila [ ] ....................... modalitatean, ..............aren ................ko ....../2012 Ebazpenaren bitartez araututakoan.

Iruñean, 2012..... (e)ko ................... aren ....................(e)an.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria.

Iragarkiaren kodea: F1202576