49. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

LANDA GARAPEN, INDUSTRIA, ENPLEGU ETA INGURUMEN DEPARTAMENTUA. "Asociación de Jóvenes Empresarios de Navarra" elkartearen estatutuak.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuan, 2012ko otsailaren 23ko 14:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutu aldatuak aurkeztu direla: ''Asociación de Jóvenes Empresarios de Navarra", "A.J.E. Navarra" siglatan. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroa da, eta dagokion lanbide eremuak eginkizun horietan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten profesionalak biltzen ditu.

Aldaketa aktaren bi sinatzaileak hauek dira: José Manuel Izcue Irigoyen jauna eta Inmaculada Rodríguez Alonso andrea.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinarazteko. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2012ko otsailaren 24an.-Lan Zerbitzuko zuzendari nagusia, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1203206