34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

FERROLGO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 556/2010 prozedura

María Luz García Iglesias andreak, Ferrolgo Lan arloko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Pedro Juan Frade Bustabad jaunak eskaturik, Gizarte Segurantzako erreklamazio bat dela-eta, Ferrolterra de Montajes, SLren eta beste batzuen aurka bideratzen ari den 556/2010 prozesuaren barruan, erabaki da Talleres y Montajes Irne, SAri zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2012ko martxoaren 1ean, 11:10ean, Lan arloko 1. Epaitegi honen judizio-aretoan ager dadin (Coruña kalea, zk. g., Ferrolgo Justizia Jauregia), judizioa egiteko. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta, bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Eta Talleres y Montajes Irne, SAri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.

Ferrolen, 2012ko urtarrilaren 25ean.-Idazkari judiziala, María González García.

Iragarkiaren kodea: J1201776